Berriak

SICTED Kalitate turistikoaren programa

2017/11/17

Getxoko 34 enpresak dute sistema hau ezarrita; horri esker era jarraian hobetu ahal dute bezeroei ematen dieten zerbitzuaren kalitatea.

Baduzu aukera, gaurtik abenduaren 21era arte, programa honetan izena emateko; horrela, 2018. urtean zehar eurekin batera lan egin ahal izango duzu.  

turismokalitatea@getxo.eus

   

Helmugetako Kalitate Turistikoaren Sistema

Programa honek bi helburu desberdin jorratzen ditu:

-Turismo-sektorea profesionalizatzea, turismo-enpresen barneko kudeaketa ziurtatzea eta bezeroak gustura izatea, eta instalazioak seguruak eta erosoak izatea bermatzen duten prozesuak kontrolatzea.

-Helmugako tokietako erabateko kontzientziazioa sortzea bai enpresen arteko elkarlana bai entitate  publiko eta pribatuen artekoa bultzatuz, betiere taldearentzako onura bilatuz.

Establezimenduei laguntza emango zaie kudeaketa zorrotzagoa egin dezaten; horretarako, hainbat metodologia eta tresna eskainiko zaizkie: kudeaketarako eskuliburuak, trebakuntza, Kalitateko pertsonal teknikoa…

Programaren onuradunak

Getxon turismoarekin lotutako zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresa txikiak eta ertainak.

Prozesua

Konpromisoa Kalitate Turistikoarekin bereizgarria lortzeko faseak honako hauek dira:

  • Trebakuntza. Turismo-enpresek eta helmugako eragileek, urtean behin, trebakuntza saioak jasotzen dituzte kudeaketa eta zerbitzuaren kalitatea hobetzeko, jardunbide egokien eskuliburuen eta sektorearen unean uneko egoerari buruzko trebakuntzarako ekintzen bidez.
  • Bisitaldi indibidualizatuak eta mintegiak taldeka: Enpresek langile espezializatuen laguntza izaten dute jardunbide egokien eskuliburuak aplikatzeko. Horretarako, bisita indibidualizatuak jasotzen dituzte eta mintegietan parte hartzen dute taldeka.
  • Ebaluazioa. Metodologian finkatutako hobekuntzak abian jarri ondoren, establezimenduei balorazioa egiteko bisita egiten zaie egin dituzten ekintzak egiaztatzeko, eta egoerari buruzko txosten bat egiten da Kalitatezko Turismoarekiko Konpromisoa adierazten duen diploma eman edo ez erabakitzeko.

Izendapena Espainiako Industria, Turismo eta Merkataritza MinisterioakEusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, Basquetourrek eta Getxo Udalak ematen dute.

Kostua

Horrek 0 euroko kostu ekonomikoa ekarriko die programako enpresa parte-hartzaileei.

Alerta Laranja

Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (Ostegunak 18)

Gomendioak

Abisu horiak:

- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (GAUR)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 04etatik 06etara eta 16etatik 18etara (Asteazkenak 17)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (Ostegunak 18)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 04etatik 04etara eta 17etatik 19etara (Asteazkenak 17)

 

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +