Berriak

Getxo Bono

2017/10/05

 

Hemen da berriz ere Getxo Bono kanpaina!

Hurrengo azaroaren 26ra arte lortu eta erabili ahal izango dira “Getxo Bonoak”. 40 eurorekin 50    euroko   erosketak egin ahal izango dira, eta hala, % 20ko deskontua lortuko da proiektuan parte    hartzen duten Getxoko enpresetan egindako erosketa eta kontsumoetan. Getxo Enpresak eta    Udalak sustatutako ekimen honen bitartez, ohituraz gutxiago kontsumitzen den gabon aurretiko   denboraldi honetan jarduera komertziala, ostalaritzakoa eta zerbitzuena bultzatu nahi dira.

Bonoak elkartearen webgunean (www.getxoenpresa.com), Kutxabankeko webgunean   (www.kutxabank.es) eta edozein bankuko kreditu/zordunketa txartel erabiliz zerbitzu anitzeko   kutxazainetan eskuratu ahal izango dira.

Enpresa parte-hartzaileek GetxoBono ekimenaren bereizgarria izango dute.

Enpresa parte-hartzaileen zerrenda

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +