Berriak

EZAGUTU NAHI DITUZU KUDEAKETA AURRERATUAREN GAKOAK ETA NOLA APLIKATU ZURE ENPRESAN?

2017/09/10

EZAGUTU NAHI DITUZU KUDEAKETA AURRERATUAREN GAKOAK ETA NOLA APLIKATU ZURE ENPRESAN?

Prestakuntza Directiv@21-Kudeaketa aurreratuaren gakoak.

Erandio, Getxo  eta Leioa udalek  2017 urte honetarako Prestakuntza-Directiv@21 izeneko prestakuntza osoa antolatu dugu SPRI –  Eusko Jaurlaritza  eta Euskalitekin batera. Programa hau enpresa industrialentzat eta zerbitzu lotuentzat da eta  goiz bateko iraupeneko prestakuntzako 7 saio ditu; saioak desberdinak eta independenteak dira euren artean eta doan dira. Saiook hiru herrietan burutuko  dira. Programa osoa, informazio zehatzarekin eta programatuta dituen deialdiekin,  helbide honetatik deskarga dezakezu: Prestakuntza Directiv@21.

Egunera arte  arrakasta eta eskari handia izan ditu; 2016an 600 pertsona baino gehiago bertaratu ziren. Asistentzia doan izan arren derrigorrezkoa da erreserba formalizatzea, plazak mugatuta daudelako. Horretarako helbide honetara joan behar duzu: http://bit.ly/2pWWqel .

Prestakuntza osoa egin nahi duten enpresek aholkularitza teknikoaren bidez egingo den euren egoerari buruzko doako diagnostiko xehekatua eskuratuko dute.

Moduluek Kudeaketa Aurreratu baterako elementu hauek lantzen dituzte:

  • Pertsonak. Pertsona konprometituak erakunde lehiakorrentzat. Irailak 13. Behargintza Erandio.
  • Berrikuntza. Berrikuntza zure enpresaren neurrira. Urriak 5. Leioako Enpresen Mintegia.
  • Sozietatea. Enpresa herritar eredugarri moduan. Urriak 24. Getxolan.
  • Emaitzak. Lehiakortasuna, emaitza ekonomikoak baino zerbait gehiago. Azaroak 16. Behargintza Erandio. DEUSEZTATUTA.
  • Berrikuntza negozio-ereduan. Enpresa arrakastarako oinarria. Abenduak 14. Getxolan.

Hiru tokitan:

Behargintza Erandio: Desanexioa Kalea, 4. zenbakia.  Kokapena.

Getxolan: Ogoño, 1. zenbakia. Getxo. Kokapena.

Behargintza Leioa: Mendibil Kalea,3. Leioa. Kokapena.

Leioako enpresen mintegia: Ibaiondo, 1. zenbakia. 107. Leioa. Kokapena.

 

Kudeaketa aurreratua. Estrategia eta Berrikuntza negozio-ereduan moduluak

Tokia: Getxoko Elkartegia (Ogoño, 1 - Areeta).

Ordutegia: 9:30 - 14:30.

Informazio gehiago eta inskripzioak Getxolanen, telefono zenbakia: 94 466 01 40, edo getxopro@getxo.eus edo http://bit.ly/2pWWqel helbideetan.

Kudeaketa aurreratuaren eredua

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +