Berriak

Getxo COWORKING

2016/02/29

Coworking-gunera bideratutako espazioa Sustapen Ekonomikoko egoitzan, Getxolan. Lan egiteko eta udalerriko sektore estrategikoak bultzatzeko modu berri gisa hartuta, langile independenteei, ekintzaileei eta ETEi aukera ematen die lantoki bera partekatzeko, proiektu komunak sustatzeko eta negozio-aukerak indartzeko.

Horien abantaila esanguratsuenen artean, hauek dira nabarmentzekoak:

  • egitura-kostuak aurreztea
  • sektore desberdinen arteko harreman egonkorrak sustatzea
  • lan-kontaktuak areagotzea
  • hurbil kokatuta dagoela

Interneterako sarbide librea dago, klimatizazioa, bilera gelak, garbiketa- eta mantentze-zerbitzua, espazio eta zerbitzu komunak… eta negozio-ideia bat aurrera eramateko behar den guztia.

Betekizun bakarra harrera-lekuan izena ematea da eta guztiz doakoa da bere enpresa sortzeko prozesuan dauden udalerriko herritarrentzat, edo Getxon enpresa-proiektu bat ezarriko dutenentzat edo proiektua jadanik dutenentzat.65 metrokarratuko gune gardena da, 16 lanposturako prestatuta, gehienez ere.

Hauxe da ordutegia:

Astelehenetik ostegunera: 08:30etik  18.30era.

Ostiraletan: 08:30etik 15:00era.

Gainera, udalerriko enpresa guztiei eskaintzen zaizkien prestakuntza eskaintza eta aholkularitza zerbitzuak (teknologikoa, fiskala, finantzetakoa, ...) erabili ahalko dituzte.

Informazio gehiago eta kontsultak Getxolan, telefonoa: 94 466 01 40 edo getxolan@getxo.eus

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +