Berriak

Getxo 2020 estrategia

2015/06/04

2013an Ekonomia sustatzearen arloan, Getxoko udalerriko esparru estrategikoak detektatzeko diagnostikoa egiten hasi ginen. Proiektuaren asmoa da tokiko garapenerako jarduerak bideratzea, Getxoko udalerrian eta inguruetan gertatzen ari diren aldaketetara egokitzeko gai izateko, eta betiere beste agente batzuekin elkarlanean arituta.

  • 1. fasea: Diagnostikoa: Udalerriko lehiakortasunaren gaineko diagnostikoa eta analisia egitea.
  • 2. fasea: Lehenestea: Etorkizunean estrategikoak izango diren esparruak zehaztea.
  • 3. fasea: Plangintza: Lehentasunezko esparru horietarako ekintza planak zehaztu eta abiaraztea.

Udalerriko ekonomia sustatzean inplikatuta dauden agente guztien parte-hartzearekin egin da hori guztia, eta horretarako berariazko lan taldeak sortu dira. Horietan, hain zuzen, inplikatuta dauden udal arloek, tokiko eta udalerriz gaindiko agenteek eta identifikatutako esparruetako adituek parte hartu dute.

Identifikatu diren esparruak hauek dira:

  • Kirolaren-Ongizatearen Industrien Teknologiak.
  • Kultura eta Sorkuntza Industriak.
  • Kultura Turismoa eta OngizatekoTurismoa.

 

Esparru horien aldeko apustua egingo da garrantzi handia emanda “nola” tasunari. Hartara, Getxo “Getxo-Lab” bihurtzea nahi da, hau da, esparru horietako enpresa ekimen berritzaileak abiarazteko laborategia, gizarte berrikuntza, ekonomia soziala eta ekintzailetza nabarmenduta.

Hiru esparru horien aldeko apustua eginda, gainera, zeharkako beste sektore batzuk garatzen lagundu nahi da, hala nola teknologia berriak, zerbitzu aurreratuak, merkataritza eta tokiko ostalaritza.

 

Bideoa euskaraz:

 

Bideoa Ingelesez:

 

Agiriak:

  1. I. fasea. Diagnostikoa. Laburpena
  2. II. fasea. Eremuen identifikazioa. Laburpena.
  3. III.fasea. Ezarpena. Laburpena
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +