DELI proiektua.

ANIZTASUNA TOKIKO EKONOMIAN ETA INTEGRAZIOAN (DELI)

LOGO DELI

 

DELI Aniztasuna Tokiko Ekonomian eta Integrazioaren ingelesezko akronimoa da, sustapen ekonomikoko eta tokiko garapenerako politiken baitan, inklusioaren eta aniztasunaren ikuspegitik, pertsona etorkin enpresari eta ekintzaileei zuzendutako tokiko politika eraginkorrenei babesa ematea xede duen proiektu europar berritzailea.


ZERGATIK DELI?

Europar Batasunak enpresari etorkinek harrera-gizarteetako hazkunde iraunkorrari eta enpleguari egin dioten funtsezko ekarpena publikoki aitortu du. Europako Integraziorako Agendak pertsona etorkinek enpresari gisa bete duten egiteko garrantzitsua azpimarratzen du eta “horien sormena eta berrikuntzarako gaitasuna ere sendotu egin behar direla” baieztatzen du. Alabaina, sarritan, hainbat zailtasunei egin behar izaten diete aurre, besteak beste, izaera juridikoko zailtasunei, lan-merkatuei eta karrera-aukera mugatuei. Ekintza- eta Ekintzailetza-Plana 2020 planak, esplizituki, pertsona etorkinen artean enpresa-ekimena erraztea gomendatzen du, horretarako, tokiko mailan garatutako jardunbiderik onenak erabiliz.




NORTZUK HARTZEN DUTE PARTE?

Proiektuaren buruan Europako Kontseilua dago eta Integraziorako Europako Funtsak finantzatzen du. Getxoko Udalak Getxolan-en bitartez, Sustapen Ekonomikorako eta Enplegurako Zerbitzua, Immigrazio eta Kulturartekotasun Unitatearekin koordinazioan hartzen du parte. Proiektuak Migration Policy Group (Bruselas) taldearen eta Europako beste bederatzi hiriren parte-hartzea ere badu, hala nola, Bukarest (Errumania), Cartagena (Espainia), Dublin (Irlanda), Munich (Alemania), Lisboa (Portugal), Londres-Lewisham (Erresuma Batua), Reggio Emilia (Italia), Rotterdam (Holanda) eta Viena (Austria).

 

 

HELBURUAK HONAKO HAUEK DIRA:

  • Tokiko lankidetza-plataforma baten garapena bultzatzea, Getxoko udalerrian tokiko jardule publikoak nahiz pribatuak pertsona etorkin ekintzaileen eta enpresarien laguntzan inplikatzeko.
  • Enpresa edo negozio baten jabe diren pertsona etorkinei lizitazio publikoetara eta pribatuetara sarrera erraztea.
  • Berdintasun- eta integrazio-printzipioekin eta aniztasunaren kudeaketa printzipioekin koherenteak izango diren politika ekonomikoen diseinuan eta ezarpenean lagunduko dieten tokiko gobernuentzako Kalitatearen kudeaketarako estandarrak (QMS) eta ebaluazio-tresnak garatzea. 

 

ZEINTZUK DIRA LORTU NAHI DITUGUN EMAITZAK?

  • Udalerriko ekintzailetza eta enpresaburu etorkinen egoera ezagutzea.
  • Getxoko politikak eta egiturak pertsona etorkinen integrazio ekonomikorako beharretara hobeto egokitzea.
  • Eragile guztien eta, oro har, gizarte osoaren, elkarrizketa eta parte-hartze handiagoa estrategia eta politika ekonomikoetan.
  • Administrazio publikoen eraginkortasun handiagoa pertsona etorkin ekintzaileen berariazko beharrei erantzuna ematerakoan.
  • Errefortzua kontratazio publikoan, aniztasuneko gizarte-klausulen garapenaren bitartez pertsona etorkinen eta beren negozioen parte-hartzea errazteko.

 

Azken batean, DELI proiektuak pertsona etorkinek tokiko ekonomian parte-hartze handiagoa izateko aukera izan dezaten lagundu nahi du eta udalerrian atzerriko enpresariek egin dezaketen ekarpen ekonomiko eta sozialaren garrantziaz sentsibilizatu.

 

PROIEKTUA NOIZ GAUZATUKO DA?

2014ko urtarriletik 2015eko ekainera bitartean. Getxoren kasuan, denboran, bat dator Sektore Estrategikoen Sustapen Ekonomikoari buruzko plangintza-prozesuarekin.

BIDEOAK

 

 

 Bideo gehiago STORIFYen /  YOUTUBEn

DELI PLATAFORMARA ATXIKITZEKO GALDETEGIA

  

1.DELI MAHAI-INGURUA (2014ko azaroak 4)

 

2.DELI MAHAI-INGURUA (2015ko otsailak 25)

 

MINTEGIAK: ANIZTASUNA, EKONOMIA ETA INTEGRAZIOA (2015eko Maiatza-Ekaina)

 

 DELI AZKENENGO ARGITALPENA (2015eko Ekainak)

 

 

 AUTOEBALUAKETARAKO TRESNA eta KALITATEZKO KUDEAKETARAKO ARAUAK

 


ZABALKUNTZA JARDUNALDIA (2015eko abenduak 1)

 


INFORMAZIOA ETA HARREMANAK

   

DESKARGAK

 

  

 

DELI aniztasunaren ekintzan izandako baterako bizipenen zati da, Europako Kontseiluak gauzatua eta CoE/EU Intercultural Cities programaren eta Migration Policy Group-ek garatutako INTI-Cities, DIVE eta Supplier Diversity proiektuen batasunean egindako lanaren baitan garatutako ezagutzapean eraikia. Europako Kontseiluak eta Migracion Policy Group-ek proiektua koordinatzeko eta ezartzeko ardura partekatzen dute.

DELI        DELI

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +