Merkataritza eta Ostalaritza

Getxon daukazu!

“Getxoko Udaletxearen helburua, Getxo, erosketarako, aisialdirako eta bertan bizi direnen eta bisitarien arteko giza harremanetarako erreferentziazko toki bilakatzea da, honen dinamismo turistikoa aprobetxatuz”. 

Komertzio Berde Proiektua

  • Logotipo Comercio VerdeUdalerriko 30 saltoki berri, nagusiki elikaduraren sektorekoak, egingo dute lan 2014an Komertzio Berde, Arduratsu eta Jasangarria izatea lortzeko. Azken bi urteetan 115 dira zigilu hori jaso dutenak eta aipatu 30ekin batera 145 dira guztira udalerrian Jasangarritasunarekiko konpromisoa hartu duten saltokiak.

  • Europan aitzindaria den proiektua da, CECOBI Bizkaiko Merkataritzako Enpresari konfederazioak bultzatutako, Foru Aldundiaren eta Udalaren laguntzaz.

  • Proiektuaren helburu nagusia da tokiko txikizkako merkataritzaren garapen ekonomiko jasangarria indartzea. Horretarako, banakako aholkularitza eskaintzen zaie establezimendu parte-hartzaileei, energia-auditoria bat garatuz (klimatizazioa, argiztapena, Etxeko Ur Beroa sortzeko sistema, itxierak, hozte-sistemak eta makina laguntzaileak, etab.), komertzioaren energia eraginkortasuna hobetzeko helburuarekin, energia eta ur kontsumoan aurreztea lortzen, hondakinak kudeatzen, erosketa eta hornikuntzetan eta beste hainbatetan lagunduz.

  • Kontua da komertzioaren jasangarritasun mailak hobetzeko neurriak identifikatzea eta, behin identifikatuta, komertzioak, urtebeteko epearen barruan, proposatutako neurrien erdia gutxienez gauzatzeko konpromisoa hartu behar du, Merkataritza Berdearen zigilua eskuratu ahal izateko.

  • Informazio gehiago behar izanez gero, Getxolanera jo (Getxo Elkartegia. Ogoño kalea, 1, Areeta). Tel.: 94 466 01 40 eta e-posta: getxolan@getxo.eus.

 

Getxo Aktibatu!

  • Getxo Aktibatu!. Esperientzia, ezaupidea, kirola, artea, kultura zein elikaduraren trukeko lehenengo doako auzo sarea. Auzokideek, profesionalek, komertxioek eta elkarteek parte hartu ahal dute. Getxoko auzokidea izanez gero jarduera guztietan parte hartu ahal duzu. Dendek, elkarteek edo profesionalek hitzaldiak eman edo lokala utzi ahal duzue. Informazio gehiago edo kolaboratzeko proposamenak: www.getxoaktibatu.com  edo 

 

Komertzio eta Getxon marka mahai-ingurua

  • Komertzio eta Ostalaritza mahai-ingurua sektoreko arazoak eztabaidatzeko eta, elkarrekin, aurrera eraman beharreko estrategiak definitzeko foroa da, honen helburu argia, indartzea eta dinamizazioa ahalbidetzea da. Horretarako, udalerriko dendari eta ostalarien laguntza desinteresatua daukagu.
  • Getxon daukazu!Komertzio mahai-inguruak irudi komun bat sortzea kontsideratu zuen, udalerriko komertzio eta ostalaritza establezimenduak batu eta identifikatuko lituzkeena. Elkarren lanari esker, “Getxon” marka berria sortu ahal izan da.
  • Marka honen ideia indartsuena “Uste duzuna baino gehiago gara” da. Horrela, komertzio eta ostalaritza establezimenduen gehiengoak, marka hau borobil gorri batekin eta “Getxon, daukazu” sloganarekin identifikatzen dute.
  • Gainera, “Getxo Gertu” 10 komertzio informazio guneak, udalerrian zehar kokatuak, kalean informazioa eskaintzen diote kontsumitzaileari, udalerriko komertzio eta establezimenduak ukimen sistema baten bidez aurkitzea, eta sektorearen beharretara egokitutako kanpaina komertzialak era erraz eta dinamiko batean eranstea ahalbidetuz. Komertzioak web bilatzaile baten bidez aurkitzea posible da baita ere.
  •  Getxo Gertu Algortako metro geltokiko enparantza.
    Zubiko enparantza. Areeta.
    Borobia enparantza. Bidezabaleko parkea. Algorta.
    Santa Eugenia enparantza. Areeta.
    Andrés Larrazabal kalea. Areeta.
    Xake enparantza. Areetako metro geltokiko enparantza.
    Tellagorri enparantza. Algorta.
    Malakate enparantza. Andra Mari.
    Gobela polikiroldegia. Areeta.
    Fadura polikiroldegia. Algorta.

 

Ostalaritza eta komertzioari zuzendutako heziketa eta zerbitzuak
  • Badakigu kalitatezko Komertzio eta Ostalaritzak egunero eskuragarri dauden eta lehiakorragoa izatea ahalbidetzen duten erremintak izan behar dituela:
  • Heziketa eskaintza. Zure konpetentziak indartzeko asmoz, hurrengo heziketa hurbiltzen dugu zure enpresara:
  • Gestio Aholkularitza.  Zure enpresaren gestioa hobetu nahi baduzu, aholkularitza eskaintzen dizugu enpresa gestioaren hainbat arlotan:

    • Zerbitzu ardatz berrien analisia eta martxan jartzea.

    • Enpresako arlo zehatzen sendotzea: komertziala, finantza-ekonomikoa...

    • Laguntza eta baliabide publikoak lortzeko informazio eta laguntza.
  • Aholkularitza Teknologikoa. Zure enpresaren lehiakortasuna hobetzeko aholkularitza osoa eta pertsonala eskaintzen dizugu zure enpresa hurrengoetara egokitu ahal izateko:

    • Informazio eta Komunikazio Teknologia Berriak (KITBak), horrela, jakin dezazun, nola lagundu diezazuketen zure enpresaren gestioan eta honen promozioan.
    • Datuen Babeserako Lege Organiko eta Informazio eta Komertzio Elektroniko Sozietateen Zerbitzuen Legearen exijentziak.
  •  Ekintza hauek Europar Funts Sozialak subentzionatzen ditu %50ean.POFSE 2007-2013 Valora.

 

Udalerriko komertzio txikizkarien dinamizaziorako Plan

  • Udalerriko oinarrizko sektoreen inguruko gogoeta eta analisi sakona eta gero, Udalerriko komertzio txikizkarien dinamizaziorako Plan bat eratu zen.

  • Aipatutako planean hobekuntza proiektu bat ahalbidetzen ari diren ekintza estrategiak ezarri ziren:
    • Organizazio estruktura baten eratzea, kolaborazio planteamendu batetik. Udalerriko komertzio eta zerbitzu egitura bat sendotu behar da Udaletxearekin kolaborazio publiko-pribatu plataforma bat eraikitzeko.

    • Getxoko komertzio eta zerbitzuentzako marka irudi baten sortzea eta komunikazioa, proiektuaren motor gisa.

    • Getxoko komertzio eta aisialdi zonaldeak berriztatzeko interbentzioak, horrela eskuragarritasuna hobetu, erakargarritasunak eta animazioa sortzeko, udalerria giro dinamiko eta erreferentziazko batean bilakatuz, erosketa eta gozamenerako.

    • Zeharkakotasuna udal interbentzioetan, turismo, kultura edo kirolak bezalako beste sail batzuetan erabilitako baliabideen sinergia lortzeko, denon onurarako izateko.

    • Politika komertzialaren egokitzapena.

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +