Kasu arrakastatsuak

INmundo Teatro

  • Laura Delgado INmundo Teatro-ko sustatzailea da, Antzerki Sozialeko hezkuntza eskola bat.

  • Proiektu honen helburu nagusia auto-ezagutza, kreatibitatea, komunikazio gaitasuna eta arazoen konponketa sustatzea da. Guzti hau, era ludiko batean, gure garapena, pertsona gisa, sustatuz. Estandarizatutako heziketa-bideen ordezko proposamen bat da, interbentzio dinamiko eta aktibo baten bidez, errealitate sozialetara eginiko hurbilketa eta ezagutza. Jolastuz ikasteaz dihardu, jolas hori heziketa ispilu bezala erabiliz, aktore bilakatuz, gure existentziako parte hartzaile aktiboak.

  • INmundo Teatro-k hainbat ekintza eskaintzen ditu:

    • Alde batetik, antzerki pedagogian oinarritutako heziketa ikastaroak: hauen helburua adierazkortasun eta komunikazio bide berrien ikastea da, eta hezkuntza alor ezberdinetan lan egiten duten pertsonei erreminta berriak ematen dizkie, dena ikuspuntu praktiko batetik.
    • Bestalde, giza interbentzio proiektuak eta hezkuntza eta kultura arloko interbentzioak. Hau da, proiektu egokitu eta pertsonalizatuak giza kolektibo ezberdinen arabera.
  • Laurak proiektu hau gutxienez duela 4 urte zeukan buruan. Ideia, giza arloan hainbat esperientzia eta lan urte eta gero sortzen da. Laura Pedagogian lizentziatua da, baina beti interesatu zaio asko aktore heziketa. 2003an bere lehenengo kontaktua izan zuen antzerki sozialarekin eta lan erreminta oso baliagarri eta berritzailea iruditu zitzaion; honek gaiari buruz gehiago ikertzera eraman zuen, antzerkia heziketa tresna bat bezala erabiltzera. Horretarako, hainbat aktore teknika ikasi ditu, besteak beste, interpretazioa, gorputz adierazpena, inprobisazioa, etab.

  • Azkenik proiektua martxan jartzea erabaki zuenean, Laura Getxolan-ekin harremanetan jarri zen: “antolatzen, zehazte eta nire proiektuari gorputza ematen lagundu didate; enpresa baten sortze prozesuari buruzko oinarrizko gauzak ikasi ditut, ezagutzen ez nituenak. Batez ere, laguntza leiala jaso dut, nire proiektuan amore ez emateko motibazio etengabeari lotuta. Jasotako laguntza guztia oso erabilgarria izan zait. Enpresa sortze ikastaroak, edukiez gain, beste pertsona ekintzaile batzuk ezagutzeko gunea eskaintzen du; zure zalantza, kezka eta beldurrak aurkezteko aukera ematen du, eta prozesu berean dauden pertsonekin partekatzeko. Honek, denok dauzkagun beldurrak baretzen ditu, elkar ulermen eta elkar laguntza sentsazioa emanez.”

  • Enpresa sortzerako orduan aurkitutako oztopoei dagokienez, Laurak hurrengoa nabarmentzen du: “enpresa sortze prozesuari buruzko ezjakintasun orokorra, gauza bat proiektu bat izatea da eta beste bat alderdi burokratiko guztia, Getxolan-en laguntzarik gabe ezinezkoa izango zena. Finantziazioa oso konplikatua da baita ere, hasiera guztiak gogorrak dira eta proiektu batengatik apustu egiteak bertigoa sortzen du konplexutasun eta ezezagunaren aurrean, pixkanaka aldatzen doana, desagertzera helduz”.

  • Enpresaren Izena: INmundo Teatro

  • Helbidea: Sarri, nº 4 - bajo.

  • Telefonoa: 656 778 208

  • Web: www.inmundoteatro.net

  • e-mail: info@inmundoteatro.net

Trirunners

  • TrirunnersJosé Manuel Ramírez Trirunners-en sortzailea da, Triatlon eta running-ean espezializatutako denda. José Manuel, kirolaren zale amorratua da orokorrean eta triatloiarena bereziki, ezagutza handia dauka sektore honi buruz: “Kirolarekiko dudan afizioa nire aitak nire lehenengo bizikleta oparitu zidanean hasi zen, 1985 inguruan, eta urte askotan BTT-an lehiatu eta gero, bizikleta eta running irteerak txandakatzen joan nintzen, aurrerago ura heldu zen. Orduan izan zen, lagun batek animatuta, Triatloian lehiatzen hasi nintzenean.

  • Running eta Triatloiaren sektorea hazkunde eta handitze prozesu positiboan aurkitzen da. Gainera, triatloiaren zale amorratu honek, lehiatzen hasi zenetik kirol honi zuzendutako negozio bat izan nahi izan duela ziurtatzen du. Kirolarekiko duen afizio handia, bere lehiatze urteak eta negozio bat sortzeko ilusioa nahastuz, puntu honetara heltzen gara: triatloian espezializatutako bere denda propioa sortzea, TRIRUNNERS.

  • Trirunners Triatloirako (igeriketa + bizikleta + korrika) kirol materialean berezitutako denda bat da, bai eliteko eta lehiaketako kirolarientzat, bai kirol hauen jarraitzaileei. Baina Trirunners-ek kirol denda bat baino gehiago izan nahi du. Ideia, jarraitzaileentzako topaketa gune bat izatea da, bezeroarekiko arreta eta aholkularitza pertsonalizatua identitatearen ardatza den toki bat. Gainera, Trirunners-ek, besteak beste, lehiaketetan parte hartzeko prestaketa “eta, horrela, gure entrenamenduak nola planifikatzen jakin, kontuan izanda, entrenamendu egunak deskantsu egunak bezain garrantzitsuak direla, adibidez” eta lasterketetarako laguntze zerbitzuak eskaintzen ditu.Talde irteerak antolatuko dira baita. Gainera, hainbat markekin kolaboratuz, material frogak antolatuko dira marka jakin batekin: “Horrela, jendeak material hauek frogatzeko aukera izango du eta Trirunners-ek bere bezeroen feedback-a jasoko du.”

  • Negozioa martxan jartzeko, José Manuel-ek Getxolan-en laguntza jaso du, hemendik, negozio planaren gaineko aholkularitza jasoz eta Enpresa Gestio ikastaroan parte hartuz: “Enpresa Gestio ikastaroak begiak zabaldu zizkidan. GETXOLAN izan da, dudarik gabe, gehien lagundu nauena: tutoretzak, ikastaroak… ezinbestekoak”. INVESCO-ren laguntza eskertzen du baita, hemendik BBK fundazioko maileguetara jo ahal izan baitzuen, baita bere emaztearen laguntza ere, proiektu hau aurrera eramateko ezinbestekoa izan dena.

  • Oztopoei dagokienez, burokrazia eta estamentu publikoetan dagoen informazio falta azpimarratu behar da, urbanismoren gaia nabarmenduz irekiera lizentzia bat lortzerako orduan.

  • Enpresaren Izena: Trirunners.

  • Helbidea: Paulino Mendivil, Lonja 5 (junto al puente Colgante)
  • Telefonoa: 94 612 12 72
  • Web: www.trirunners.com
  • e-mail: info@trirunners.com

La Maison de Mageritdoll

  • La Maison de MageritdollLa Maison de Mageritdoll (LMdM) Osagarrien Moda eta Diseinu Marka bat da, kalitate handiko luxu eskuragarri bezala aurkeztu nahi dena. Protagonista nagusia Mageritdoll da. Panpina artistiko bat, “buruhandi” xamarra, begirada pertsonal eta bakarrekoa, begi gotiko eta gaiztoduna, baina bero eta suharrak era berean. Eta irudi honen inguruan sortzen ari da unibertso oso bat, elkarri lotutako hainbat dimentsiorekin, denak Moda eta Osagarriekin lotuak.
  • La Maison de Mageritdoll (LMdM) Cristina Alonso del Chicca, diseinu eta bildumen arduraduna eta artisaua, eta Sergio Panpliega Campok, komunikazio eta gestioaz arduratzen da, osatzen dute. Eta, bakoitzaren funtzio eta eginbeharrak ondo zehaztu diren arren, biek taldean lan egiten dute eta elkarrekin hartzen dituzte erabakiak, era berean, hirugarren pertsonekiko kolaborazio sistema garrantzitsu batengatik apustu eginez, beste arlo batzuetako profesionalak, Markari beste balio eta ezagutza batzuk eransten dizkiotenak.

  • La Maison de Mageritdoll ez da egun bakarreko produktua izan. Helburua, hasieratik, probokatzailea izatea izan da, sortzailea, esklusiboa eta bakarra den zerbait aurkeztea. 2005ean izan zen pertsonaiari, Mageritdoll, forma ematen hasi zitzaionean, 6 zentimetro eskaseko gorputxoa, paparreko eta zintzilikari formarekin, garatzen joan dena asko pentsatu, probatu, irakurri, behatu… eta gero. Eta hortik aurrera eta Interneten, hainbat sare sozialetan parte hartzen hasi eta gero; Modarekin lotuak dauden establezimenduak Mageritdoll izateko eta hau komertzializatzeko interesa hasten ikusiz, salto bat eman ahal zela pentsatu zen, benetako helburu komertzialak ezarri, elkarte bat sortu, marka bat sortu eta erregistratu, La Maison de Mageritdoll, diseinua babesteko, eta LMdM unibertsoa osatzen duten produktuen kalitatea oraindik gehiago hobetu, horrela, prestigioa eta Merkatu erreputazioa lortuz, igarotako denboran sortzen joan dena baita ere.

  • La Maison de Mageritdoll enpresa martxan jartzeko Getxolan-en laguntza eta aholkularitza jaso dute eta Getxon dago euren egoitza soziala. “Bagenekien, hasteko, solidoa zen zerbait sortzeko, Negozio Plan baten beharra genuela, Marketin Plan bat eta Finantza eta Ekonomia Plan bat, baina ez genekien hauek aurrera nola eraman. Erreminta batzuk genituen, ideiak eta asmoak, baina hauek era egokian erabiltzeko ezagutza falta zitzaigun; gida baten beharra genuen, eta hori zen bilatzen genuena Getxolan-era jo genuenean. Bertan eman zizkiguten zer egin jakiteko lehenengo aholkuak, gugatik zer egin zezaketen azaldu ziguten eta Enpresa Gestio ikastaro bat egitea proposatu ziguten, guretzako oinarrizkoa izan dena. Lehenengo, erreflexionatu ahal izan dugulako zein egoeratan ginen; gero, ze lortu nahi genuen ikusi eta planeatu ahal izan dugu, gure helburuak zehaztu; azkenik, bide bat markatu dugu, gidoi bat, helburu hauek lortzeko faltan genuena baitzen. Baina, gainera, orain kontzienteago gara gure beharrez eta badakigu zein baliabide behar ditugun eta nola lortu ahal ditugun”.

  • Oztopoei dagokienez, Sergiok inguruko konfiantza falta nabarmentzen du enpresaren jaurtitzeari dagokionez, batez ere, enpresa norabide aldaketa handia denean aurreko bide profesionalarekin konparatuz; baita diru-laguntzen eskariak sortzen dituen zailtasunak ere.

  • Enpresaren izena: La Maison de Mageritdoll.

  • Telefonoa: 615 755 231

  • Web: www.lamaisondemageritdoll.com

  • e-mail: eluniversode@mageritdoll.com

Cuenta Conmigo

  • Cuenta ConmigoSusana Rodríguez Santamaría “Cuenta Conmigo” enpresaren sortzailea da; enpresa zein partikularrentzat ipuin pertsonalizatuak egiten ditu eta ipuinekin lotutako gertaerak antolatu.
  • Lan-krisialdi baten ondoren, ipuin bat idatziz lortu zuen egoera hartatik irtetea eta ipuin hark bere bidea erakutsi zion: gizateriarentzat ipuinak idaztea, partikularrentzat ipuinak: maitasunari buruzko ipuinak, adiskidetasunari buruzkoak; eta enpresa edo erakunde batentzat ipuinak. Horrelaxe sortu zuen “Cuenta Conmigo” enpresa eta bere proiektuari forma emanez joan zen.

    Enpresa honekin, munduan ipuinez bete nahi du Susanak, baina benetako ipuinez: gizateriaren istorioei buruzko ipuinez, hain justu. Pertsona kontratatzaileak ipuinen jasotzaileari edo jasotzaileei adierazi nahi dion mezua modu emotibo eta orijinal batez transmitituko dituzten ipuinak. Eta horretarako, IRUDIMENAREN dohaina dauka “Cuenta Conmigo”k.

  • Enpresaren kasuan, ipuinak balio dezake enpresa hori nola sortu zen azaltzeko, bere produktuak, zerbitzuak edota langileak zeintzuk diren, iragarki bat egiteko, produktu berri bat ezagutarazteko edo enpresak ipuinaren bitartez azaldu nahi duen edozein mezu transmititzeko. Bitarteko hau erabiltzeak enpresa humanizatzen du, publikoarengana hurbilduz.

  • Gainera, bezeroak emandako benetako argazkiz hornituta daude ipuin guztiak. Partikularrentzako ipuinen kasuan, bataio bat, jaunartze bat, ezkontza edo urteurren bat (bikotearen maitasun istorioa, euren gurasoen istorioa), urtebetetze bat eta abar izan daiteke.

  • “Cuenta Conmigo” bere azken helburua lortuz doa, mundua bere benetako ipuinez betetzea, hain zuzen ere; partikularrentzako ipuin ugari idatzi du eta geroago eta gehiago dira kontratatzera animatzen diren enpresak ere. Aipatzekoa da Europako Parlamentuarentzako egin duen azkeneko lana; bere mezua transmititzeko kontratatzen duen bigarren aldia da.

  • Ipuinak idazteaz gain, erabat artisau erara inprimatzen eta lantzen ditu eta trokelatutako orriak, begiztak eta abar erabiltzeko aukera ematen dio bezeroari.

  • “Cuenta Conmigo” enpresak ipuinarekin lotutako gertaerak ere antolatzen ditu, figuranteak, musika eta abar erabiliz; era horretan, gertaerara joaten den pertsona bakoitza ipuinen herrialdera eramaten du.

  • Halaber, ipuinen bideoak edo Power Point bidezko aurkezpenak ere egiten ditu, kontakizuna egiteko off ahotsa erabiliz edo kontratatzaileari berari ipuina irakurtzen utziz.

  • Enpresa sortzeko Susanak izan duen oztoporik handiena ekonomikoa izan da: hasierak gogorrak dira, gastu ugari eta diru-laguntza gutxi egoten da, eta dauden diru-laguntzak berandu iristen dira; izan ere, gastuak hasiera-hasieratik daude, ez diete diru-laguntzei itxoiten.

  • Baina laguntzak edo babesak ere aurkitu ditu Susanak: emozionalki, familiaren eta lagunen babesa izan du. Eta instituzionalki, laguntza handia eman dio Getxolan-ek, Getxoko Udalaren Ekonomia Sustapenerako eta Enplegurako Zerbitzuak; Getxolan-en informazioa eman diote, enpresa kudeaketari buruzko ikastaroa eskaini diote eta negozio-plana lantzeko aholkularitza ere jaso du. Komunikabideen aldetik ere babes handia jaso du; hainbat elkarrizketa eginda, bere enpresa ezagutarazten lagundu diote.

  • Enpresaren Izena: Cuenta Conmigo.
  • Telefonoa: 657 701 331.

400 muralismo

  • 400 MuralismoMiguel Atutxa eta Iciar Nieto 400muralismo enpresaren sortzaileak dira. Getxoko enpresa honek horma-irudiak diseinatu eta egiten ditu. Miguelek diseinu grafikoko ikasketak ditu, eta 13 urtetako esperientzia horma-irudiak egiten. Iciar-ek arte plastikoak eta diseinua ikasi zituen, eta diseinatzaile modura esperientzia du zenbait enpresatan, haien artean Guggenheim-en diseinu grafikoko beka batekin.

  • Enpresa sortzeko ideia era honetako zerbitzuen eskaera handitu egin dela eta sortu zen, eta enpresa sortu gabe ezin zieten eskaera horiei erantzun.

  • 400 muralismoaren izaera obra plastikoa zenbait gunetan integratzen oinarrituta dago: hiriko inguruneak, industria-inguruneak, merkataritzako lokalak… birgaitze- edo dekorazio-funtzio batekin. Eskaintzen dituen zerbitzu zehatzak honako hauek dira:

    • Obra plastikoa formatu handietan egitea. Adibidez, ur-andelak, bide-azpiegiturak.

    • Dekorazioko aplikazioak merkataritzako lokaletan, erakusketetako stand-etan…

  • Lana egiteko, kokapena, tokiaren historia… aztertzen dira eta txosten oso bat egiten da. Txosten horretan, lana egin behar den espazioan azken emaitzaren zenbait aukera azaltzen duen fotomuntaketa bat dago.

  • Negozioa abian jartzeko, Miguelek eta Iciar-ek Getxolan, Ekonomia Sustapenerako eta Enplegu Zerbitzuen laguntza izan dute; bertan informazioa eta aholkularitza jaso zuten negozio-plana egiteko, bai eta prestakuntza enpresen kudeaketan ere.

  • Zailtasun handiena, eskaintzen duten zerbitzu berezian dago; izan ere, merkatuan oso ezaguna ez izatean eta egungo egoera ikusita, hura zabaltzeko lana zailagoa egiten du.

  • Enpresaren Izena: 400 Muralismo

  • Telefonoa: 646 841 598

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +