Berriak

Getxoarte 2018: Salón

2018/09/17


Zuhar Iruretagoienak (artista eta EHUko irakaslea) eta David Armengolek (komisarioa eta arte-kritikaria) osatutako Getxoarte 2018ko SALÓN programaren epaimahaiak arte plastikoei lotutako 10 proposamen hautatu ditu. Proposamen horiek arte garaikidekoak izan behar dira eta forma mistoak edota metodologia esperimentalak izan behar dituzte. Proiektuak Salón programan jarriko dira kusgai, topaketa- eta erakusketa- formatu batean, RKE-Romoko Kultur Etxean, 2018ko abenduaren 14, 15 eta 16an. Hori dela eta Getxoarte 2018k lan horiei buruzko argitalpena kaleratuko du.

Hautatu diren proiektuak arte-praktika garaikideari lotuta daude (pintura, eskultura, doinu-artea, bideoa, instalazioa, zeramika, grabatua, etab.) eta ikerkuntza-praktikoaren priektuei. Hautatutako 10 proposamenek 700 euroko sari bana jasoko dute.

Honako hauek dira hautatutako artistak:

- Gala Knörr Sierra (Gasteiz)
- Cristian Alexander Guardia Jacinto (Madril)
- Davinia Velasco Reina (Madril)
- Ana Arsuaga Arambarri (Bilbo)
- Iván Gómez Gutiérrez (Bilbo)
- Marian Garrido Herrojo (Madril)
- Sofía Montenegro Bolín (Madril)
- Marta Van Tartwijk Crespo (Madril)
- María Muriedas Díez (Gamiz-Fika; Bizkaia)
- Abel Jaramillo Arévalo (Medina de las Torres; Badajoz)

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +