Berriak

Deialdia: 1. "Proszenia" egoitza beka

2018/07/05

Deialdia eta izena emateko orria eskura HEMEN

Andrés Isasi Musika Eskolak lehen "Proszenia" egoitza-bekarako deialdia egin du Getxoko Kultur Etxearekin lankidetzan, Getxoarte esparruaren barruan. Bekaren diru-kopurua 5.000 eurokoa izango da.

Beka honen xedea da jarduera eszeniko garaikidearen inguruko ikerketa ez-formaleko prozesu eta eremu horiek ezagutzera ematea. Beka honen xede izan ahalko da, arte eszenikoari lotutako lan-prozesu baten bidez gorputzaren eta diskurtsoen arteko erlazioei buruzko informazioa ematen duen edozein ekarpen.

Lanaren aztergaia elementu horiei eta beste batzuei buruzko informazioa ematen duen edota gogoeta egiten duen edozein ikerketa praktiko izango da. Baldintza gisa proiektu guztiek lotura edo lankidetza bat izaten hasi beharko dute Getxoko udalerriarekin eta haren eragileekin, edo haiekin ekintzak egin beharko dituzte.

Honako hauek dira programaren helburuak:

  • Ikerketa eta ekoizpen artistikoa sustatzea.
  • Bertako sortzaileak sustatzen laguntzea.
  • Bertako sortzaileek artearen eta kulturaren arloko beste artista eta profesional batzuek elkarri eragin diezaioten erraztea.

Aukeratutako ikerketa-proiektuaren iraupena sei hilekoa izango da, 2018ko azaroaren 1etik 2019ko apirilaren 30era arte. Romo Kultur Etxean (RKE) gauzatu beharko da, etenik gabe, eteteko baimena badu salbu.

Eskaerak aurkezteko epea 2018ko irailaren 3tik 21era izango da.

Eskaerak aurkeztu beharko dira bai telematikoki www.getxo.eus web orrialdean bai Andrés Isasi Musika Eskolako Erregistro Orokorrean (Las Mercedes, 6), astelehenetik, bai Getxoko Kultur Etxeko Erregistro Orokorrean, (Villamonte, A-8).

Prozedura honekin zerikusia duten galderak egiteko helbide honetara jo daiteke: getxoarte@getxo.eus.

 

 

 

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +