Berriak

Deialdia: EL RESPIRADERO (Getxoarte 2018)

2018/06/12

Arauak eta eskabidea eskura HEMEN

Kultur Etxeak GETXOARTE 2018ren barnean EL RESPIRADERO PROGRAMA ESZENIKOAren oinarri arautzaileen deialdia eta onespena publiko egin ditu, artea eta praktika garaikide eszenikoei laguntzeko, horiek hedatzeko eta sustatzeko helburuarekin. Bost (5) proposamen aukeratuko dira, izaera eszenikoa eta performance-koa izango dutenak, eta forma mistoak edo metodologia esperimentalak ikertu ahal izango dituzte.

Aukeratutako lanak 2018ko urriaren 6an eta 7an erakutsiko dira Areetako Geltokia plazan egongo den karpa batean, EL RESPIRADEROren testuinguruan: Hausnarketa kolektiboa, publikoa eta praktikoa, gorputzaren egoerei buruzkoa, arnasketatik eta zeharkatzen gaituzten gorputzeko elementuetatik eta elementu diskurtsiboetatik abiatuz. Hori guztia landuko da arte eszenikoetatik, performancetik, poesiatik eta musika esperimentaletik datozen eragileen esfortzuak islatzen dituzten kateatutako ekintzen dinamika batean.

Dantza, antzerki, errezitaldi, musika, eta folkloreari lotutako ikerketa praktikoko proposamenak onartuko dira. Proposamen indibidualak edo kolektiboak izan ahalko dira, prozesuan (material hori aurkeztu ahal izango da) edo bukatuta daudenak, eta lotura zuzena dutenak deialdi honen sorrerarekin. Baldintza bakarrak formatu publiko batera egokitu ahal izatea eta estalitako plaza bateko zoruan aurkeztu ahal izatea izango dira

Getxoarte 2018 barneko EL RESPIRADEROk aukeratutako 5 proposamenentzat erakusketa espazio bat emango du komisarioarekin elkarrizketa bat izan ondoren. GETXOARTE 2018k argitalpen berezi bat editatuko du lanak egikaritzean jasotako erregistroetatik abiatuz, eta GETXOARTE ARETOAren esparruan aurkeztuko dira 2018ko abenduan. Aukeratutako proposamen bakoitzak 1.000 euroko saria jasoko du.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +