Erreserbak
Instalazioak erreserbatzea
Getxo Kirolak-ek erreserba daitezkeen ondorengo kirol-ekipamenduak jartzen ditu abonatuak dauden pertsonen esku: estalitako eta estali gabeko teniseko pistak, estalitako eta estali gabeko padeleko pistak, estalitako pilotalekuak, estalitako kirol-kantxak (gune horiek moduluka aloka daitezke), errugbiko zelaia, belar artifizialeko areto-futboleko zelaia eta belar artifizialeko futbol-zelaiak (futbol-zelai erdiak ere alokatzen dira futbol 7an jokatzeko).
Instalazioak bidezko era batean erabili ahal izateko, Getxo Kirolak-ek hamabostaldiko txandakako txanden sistema bat ezarri du aldez aurretik egindako erreserbetarako. Hala, txartelaren zenbaki bakoitzak –familia-zenbakien kasuan eskubide hori 4 urte baino gehiagoko familia-unitateko kide guztientzat ere bada– egun bat izendatuta du hamabostaldi bakoitzean kirol-modalitate bereko instalazioak gehienez ere bi orduz erreserbatu ahal izateko.
2019ko erreserbatarako txandak
Hamabostaldi bakoitzeko jarritako egunak pasa ondoren, libre geratu diren instalazioak erreserba daitezke (kirol-modalitate bereko instalazioak gehienez ere egun bakoitzeko bi ordu erreserba daitezke).
Adin txikikoentzako doako erreserbak
18 urte baino gutxiagoko abonatutako pertsonek atal honetan adierazitako instalazioak doan erreserba ditzakete (argindarraren zerbitzua ez da doan). Baldin eta instalazioa libre badago, erreserba hori hura erabili baino hamabost minutu lehenago egin daiteke aipatutako salmenta-puntuetan. Doako erreserba horretaz baliatzen diren pertsona guztiek 18 urte baino gutxiago izan beharko dute.
Instalazioen Online Erreserba
Erabiltzaillek instalazioen erreserba on-line egin dezakete Administrazio Elektroniko Bulegoa erabiliz, ziurtagiri digitalaren bidez.
Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak astearteko 03:00etatik 05:00etara eta 16:00etatik 17:00etara, eta asteazkeneko 04:00etatik 06:00etara.