Aurkezpena
Zer da GK?
Getxo Kirolak udal-kiroldegiak – Fadura, Gobela eta Andra Mari – eta amateur, eskola nahiz federatu mailako kiroletan gauzatzen diren jarduerak kudeatzen dituen Getxoko Udaleko erakundea da.
Xedea
Getxoko hiritarrei kirol-, aisialdi- eta osasun-jarduerak gauzatzeko erraztasunak ematea da gure xedea; baita, udaleko kirol-instalazioak eta udalerriko kluben, kultura, hezkuntza, nahiz lan-munduko kirol-izaerako beharrak artatu eta haiei erantzutea ere.
Ikuspegia
Pertsonen inplikazioa eta talde-lana ditugu kirol-instalazioei nahiz kirol-kudeaketaren kalitateari dagokionez eredu izateko helburua erdiesteko ardatzak. Horretarako, pertsona erabiltzaileen, plantilako langileen eta kanpoko zein gure inguruneko kolaborazioen gogobetetzea bilatzen dugu.
Baloreak
Gure lana eraentzen duten printzipioak eta baloreak honako hauek dira: komunikazioa, errespetua, konfiantza, motibazioa, lidergoa, talde-lana, parte-hartzea, trebakuntza, autokritika egiteko gaitasuna, malgutasuna, entzuten jakitea, etengabeko hobekuntza eta emaitzen eta hiritarrenganako orientazioa.
Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak astearteko 03:00etatik 05:00etara eta 16:00etatik 17:00etara, eta asteazkeneko 04:00etatik 06:00etara.