Berriak
Patinajea
2019/02/12
Patinaje Artistikoko seigarren Getxo Hiria Nazioarteko Txapelketa
Fadurako kiroldegiak Patinaje Artistikoko seigarren Getxo Hiria Nazioarteko Txapelketa hartuko du ostiral honetatik igandera bitartean, otsailaren 15etik 17ra. Lehiaketa Getxo Show Patinaje Klubak antolatzen du Getxo Kirolak-ekin elkarlanean, eta, bertan, modalitate horretako 350 kirolari baino gehiagok hartuko dute parte. Getxon izango dira Euskadi, Nafarroa, Errioxa, Kantabria, Asturias, Gaztela eta Leon, Galizia, Aragoi, Katalunia eta Frantzia eta Italiako klubetako ordezkariak. Parte-hartzea berretsi duten kirolarien zerrendan, emakume zein gizonezkoen kategorian, nabarmentzekoa da Espainiako eta Europako Txapelketak lortu dituzten nazioarteko lehen mailako zenbait patinatzaile izango direla.
Asteburuan zehar, maila guztietako txapelketak eta erakustaldiak antolatuko dira, baina larunbat arratsaldean, 16:30etik aurrera, egingo dira maila handieneko eta publikoarentzat interes handieneko probak.
Sarrera dohainik da eta programazio osoa klubaren Facebook orrialdean kontsulta daiteke (Club Patinaje Show Getxo).
Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak ostiraleko 05:00etatik 08:00etara eta 18:00etatik 20:00etara