Berriak

Garazi Sánchez surflariak

2019/01/11

Garazi Sánchez surflariak eskuratu du Getxoko 2018ko kirolari onenaren saria

Garazi Sánchez surflariak jaso zuen atzo Getxoko 2018ko kirolari onenaren saria, Getxoko Udalak Olatua itsas bidaien terminalean antolatutako “Getxo Sasoi Sasoian” Kirolaren XII. Galan. Sari horrekin, Getxoko riderrak denboraldi bikainari amaiera eman dio, Europan hirugarrena izatea, Espainiako txapelduna izatea eta Japonian lehiatutako Aloha Cup txapelketan urrezko domina (selekzioka) lortu ondoren. Epaimahaia Getxo Kirolak-eko eta udal teknikariek nahiz herrian kirolarekin lotura duten erreferentziazko pertsonek osatu zuten, eta junior mailan, Olatz Etxebarria judoka eta Rafa Vilallonga belar hockey jokalaria, eta senior mailan, Pablo Paredes eskubaloi jokalaria ere saritu zituzten.

Garazi Sánchez pozik zegoen eta jasotako saria eskertu zuen, 2018ko kirolari onena izendatzen duena: ”nire bizitza kirolaren inguruan ibili da beti. Garaipenak eta porrotak alde batera utzita, kirolari hezkuntza edo kultura kutsu handiagoa ikusten diot eta pertsona gisa eman didan guztia da gauzarik garrantzitsuena. Oso pozik nago surfean profesional moduan aritu naitekeelako; nire ametsa eta nire grina da”.

Imanol Landa alkateak bestalde, edizio honetako goiburua aipatu zuen galan zehar, “Guztien arteko kirola”, “nahiz eta egiten den modalitatea banakakoa izan, kirolarien, talde teknikoen eta familiaren eta ingurune sozialaren arteko laguntza eta lankidetza emaitza onak lortzeko funtsezkoa dela gogoratzeko. Hau kirolak irakasten digun ikasketa handienetako bat da, eta baita ere ezinbestekoa bizitzako eremu guztietan”. Hori dela eta, Landak eskerrak eman zizkion “klubek eta elkarteek, kirolariek eta ikastetxeek osatutako komunitateari, haien lan eta inplikazioarengatik.

Sari kolektiboak

Getxoko kirolaren jaian 350 bat pertsona bildu ziren, eta baita ere sarituak izan ziren Getxoko Aixerrota Boleibol Klub Taldeko gazteen taldeak, emakumezkoen kategoriaan, eta RC Jolasetako belar hockey-ko taldea, gizonezkoen kategorian. Senior taldeei dagokienean, sariak jaso zituzten Bizkerre Futbol Klubeko nesken taldeak eta Fadura Tenis Klubeko mutilen taldeak.

Sari bereziak

Sari berezien atalean, Hockey Stick Getxo Klubaren sortzaileak, Verónica Grandek, “Berdintasuna indartuz” saria eskuratu zuen, berdintasuna sustatzeagatik; Getxo Arraun Taldeko Jorge Pineda arraunlariak, berriz, desgaitasunaren bat duten kirolarientzako “Marka hautsiz” saria lortu zuen; Koldo Gorrotxategik “Kiroltasuna” saria Getxo Errugbian daraman ibilbide luzearengatik; Trirunners Running Klubak “Getxo Berrituz” berrikuntzarako saria; Juan Carlos Larreak “Getxo Zabala” saria, piraguismoa sustatzeko Getxo Kayaka klubean egindako lanarengatik; eta José Luis Ribedek “Aitzindariak” saria, belarekin lotuta kirol ibilbide goresgarria egiteagatik Real Club Marítimo del Abra-Real Sporting Klubean.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +