Berriak

XXXIV. Itziar López de Uralde

2017/12/01

XXXIV. Itziar López de Uralde Oroi-Lasterketan izena emateko epea zabalik dago

aurkezpena

XXXIV. Itziar López de Uralde Oroi-Lasterketan parte hartzeko izenemate epea zabalik dago datorren abenduaren 13ra arte. Herri-lasterketa abenduaren 17an, igandearekin, korrituko da. Itxartu Taldeak antolatuta, probari Fadurako kiroldegiko eraikin nagusiaren aurrean emango zaio hasiera, aurreko urteetan bezala, 11:00etan. Udalerriko auzoetan barrena 9 kilometroko ibilbidea egingo du, ondoren Fadurara iristeko; helmuga atletismoko pistan egongo da. Lasterketari ekin aurretik, 10:30ean, lekukotasun-proba egingo da, 2 kilometrokoa, haurrei eta familiei zuzendua.

Zirkuitua “bertako kirolariek eta herri-lasterketen egutegiaren barruan klasikoenetakoa den proba batez gozatzeko Getxora datozen kirolariek ere oso maite dute”, nabarmendu du Kirol zinegotziak, Álvaro Gonzálezek, lasterketarek aurkezpen ekitaldian. Zinegotzi getxotarrak, bestalde, adierazi du “Itziar López de Uralde Oroi-Lasterketa Getxoko kirol munduak Bizkaian maratoiko probetan aitzindari izan den kirolari bati egiten dion omenaldia da, entrenatzen zuela zoritxarrez auto batek harrapatuta zendu zen kirolaria; eta kirolaren ospakizuna ere bada, Itxartu Taldearen lan eskuzabalari esker. Hartara, aurkezpen ekitaldi hau baliatu nahi dugu kirola sustatzeko lan hori bereziki eskertzeko, bai Itxartuk bai udalerriko talde eta elkarteek urte osoan egiten dutena”.

Ricardo Ansotegik, Itxartu Taldearen izenean, aurreratu du espero dutela 2.700 atleta baino gehiagok inskripzioa egitea, “2014an lortu genuen kopurua, hain zuzen ere. Aurten, gainera, 2016an podiora igo ziren atletak gonbidatu ditugu eta zenbaki pertsonalizatua eramango dute. Dagoeneko lasterketan parte hartuko dutela baieztatu dutenak dira: Francisco Javier Fontaneda getxotarra, Memorialaren lehenengo irabazlea; iazko txapeldunak, El Hassan Oubaddi eta Elena Loyo; Hamid Bed Daoud –bigarren 2016an- eta Nerea Eugenia Iturriaga –hirugarren 2016an-“.

Oroi-Lasterketan izena emateko epea online egin daiteke Itxarturen web orrialdean (www.itxartu.com). Horrez gainera, izena eman ahalko da Getxoko honako toki hauetan ere: Fadura, Andra Mari eta Gobelako kiroldegietan eta Getxoko Kantxa Kirol Moda eta Deportes Alejo Uribe kirol dendetan. Halaber, Getxotik kanpo izena emateko aukera ere eskaintzen da probaren laguntzaile diren hainbat dendatan, hala nola Bilboko Bikilan, Portugaleteko Sportlandian eta Sopelako kiroldegian. Lekukotasun-lasterketa doakoa izango da eta 9 kilometroko ibilbidea egiteko kuota, berriz, 8€koa.

Sariak eta laguntza solidarioa

Emakumezkoentzat nahiz gizonezkoentzat ezarri diren sariak 300, 200, 100, 80, 70 eta 50€koak dira; 600 euroko sari gehigarria emango zaio probako errekorra haustea lortzen duenari, 175€ lehenengo euskaldunarentzat eta 125€ Getxoko lehenengoarentzat. Sailkatutako lehen hiru korrikalariek, kategoria bakoitzean, garaikurra jasoko dute eta, horrez gainera, opariak banatuko dira lekukotasun-proban parte hartzen duten 16 urtez azpikoen artean. Izena ematen duten guztiek elastiko teknikoa jasoko dute.

Bestalde, antolakuntzak 1€ emango dio Cáritas Getxori, egiten den inskripzio bakoitzeko.

Abisu Horia

.

Igandea, hilak 9: Abisu horia itsasaldeko arriskuagatik: nabigazioa lehenengobi milietan 12etatik 24etara.

Astelehena, hilak 10: Abisu horia itsasaldeko arriskuagatik: nabigazioa lehenengobi milietan 00etatik 15etara. Kostaldeko kalteak 05:00etatik 07:00etara

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +