Berriak

Multikirolak-en denboraldi berrian

2017/10/19

Multikirolak-en denboraldi berrian 24 kirol-modalitate ezagutuko dituzte Getxoko eskola-umeek

Larunbat honetan, urriak 21, Multikirolak-en denboraldi berriari emango zaio hasiera Gobelan areto-futboleko partidu batekin. Multikirolak Getxo Kirolak-ek udalerriko beste klub eta ikastetxe batzuekin elkarlanean antolatutako eskola-kiroleko programa da; iaz, 1.200 ikaslek hartu zuten parte.

Denboraldi berri honetan, Lehen Hezkuntzako etapa barne hartzen duen eskola-elkarteak 24 kirol-modalitate ezagutu ahal izango ditu. Berrikuntza gisa, aurten, badminton egiteko aukera eskainiko den lehenengo urtea izango da. Horrez gainera, egutegiak, besteak beste, honako kirol hauek ere barne izango ditu: bela, arrauna, dantza modernoa, paddle surfa, patinajea, arku-tiroa, piraguismoa, waterpoloa eta surfa.   

Iazko ikasturtean bezala, denboraldi honetan ere, Lehen Hezkuntzako ikasketak herriko nahiz handik kanpoko ikastetxeetan egiten ari diren Getxoko neska-mutiko guztiek hartu ahal izango dute parte eskola-kiroleko jardueretan. Halaber, ez da beharrezkoa izango Multikirolak-eko programa osoan izena ematea, asteburutan antolatzen diren topaketez eta ibilaldiez gozatu ahal izateko. 

Multikirolak-en parte hartu nahi dutenek izena guraso-elkarteen bitartez eman dezakete edota ikastetxe bakoitzean kirol-jarduerak koordinatzen dituzten pertsonekin harremanetan jarrita. Ikasketak herritik kanpoko ikastetxeetan egiten dituzten ikasleek, berriz, izena emateko Getxo Kirolak-era jo dezakete e-postaren bitartez edota Getxo Kirolak-eko web orrian Multikirolak atalean eskuragarri dagoen izena emateko inprimakia bete dezakete. 

Alerta Laranja

Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (Ostegunak 18)

Gomendioak

Abisu horiak:

- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (GAUR)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 04etatik 06etara eta 16etatik 18etara (Asteazkenak 17)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (Ostegunak 18)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 04etatik 04etara eta 17etatik 19etara (Asteazkenak 17)

 

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +