Berriak

Getxoko IV. Ur Jaialdia

2017/09/08

Getxoko IV. Ur Jaialdiak urpeko igeriketa, bela, kayak eta paddle surf doako klaseak eskainiko ditu

Larunbat honetan, irailak 16, IV. Ur Jaialdia egingo da Arriluze eta Kirol Portuaren inguruan. Getxo Kirolak-ek koordinatzen du eta Getxoaktibatu! dinamizazioko udal-programaren barnean sartzen da. Ur-kirolei lotutako udalerriko hainbat klubek doako eskolak emango dituzte, eta haietan parte hartzeko izena eman beharra dago, plazak mugatuak izango baitira.

Itxas-Dive urpekaritzako klubak tutu bidezko urpekaritza-eskola emango du; Pakea Getxo Bela-eskolak bela ezagutzeko klaseak emango ditu; Getxo Kayaka Piragüismo klubak ere gauza bera egingo du kayakeko eskolekin; eta, era berean, Northwind klubak paddle surf klaseak eskainiko ditu. Gainera, klubetako instalazioetara bisita gidatuak izango dira euren eskaintza jakinarazteko, Wave on Wave (Wow) uretako kirolak sustatzeko Europako programaren barne. Ekimen guzti horietan parte hartzeko 8 urte beteta izan beharko dira.

Gainera, Arriluzen karpa bat jarriko da informazio-puntu batekin eta gune horretan arku-tiro eskolak eta haurrentzako hainbat ekintza antolatuko dira 11:00etatik 14:30era arte. Irekiak izango dira eta ez da aldez aurretik izenik eman behar.

Interesa duten guztiek eskola horietako edozeinetan eman dezakete izena WhatsApp bidez 688 834 571 telefonoan edo informazio gehiago eskatu honako helbide elektronikoan:   

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +