Fadura
Tel: 944 308 070
Ordutegia: astelehenetik igandera 8:00etatik 21:30era
Astelehenetik ostiralera, olinpiar igerilekua eta fitness muskulazioko gimnasioa 7:30ean irekitzen dira.
Algortako auzoan dago; Fadurako udal kirol-hiriak 360.000 metro karratu eta 600 aparkaleku ditu. Kirol-konplexu hori lau zona handitan banatuta dago, hala nola:
Atletismoko zona
Atletismoko pista, belodromoa eta errugbi-zelaia (hiru instalazio horiek 800 lagunentzako edukiera duen harmaila eta aldageletako zona partekatzen dituzte), belar artifizialeko jockey-zelaia, belar artifizialeko kirol anitzeko zelaia, estali gabeko teniseko zortzi pista eta sei pista estali, padeleko estali gabeko zazpi pista, belar artifizialeko areto-futbol zelaia, kirol anitzeko pista bat (patin gaineko hockeya, saskibaloia eta eskubaloia), bide-hezkuntzako zirkuitu bat, footinga egiteko ibilbidea eta haurrentzako parkea.
Frontoien eraikina
Bi frontoi luze (horietako bat 1.250 pertsonentzako edukiera duen harmailarekin), esku-pilotarako frontoi bat, trinketea, estalitako lau padeleko pista, bi ikasgela, bilera-gela bat, erabilera anitzeko hiru gimnasio eta aldagelak.
Igerilekuen eraikina
Estalitako bi igerileku –bat 25 x 12,5 m-koa eta, bestea, 12 x 7 m-koa–, teilatu bilkorra duen igerileku olinpiko mistoa eta haurrentzako kanpoko bi igerileku –bat 25 x 12,5 m-koa eta, bestea, 12,5 x 12,5 m-koa– eguzkia hartzeko berdeguneez inguratuta, estalitako kirol anitzeko pista bat –saskibaloiko, eskubaloiko… hiru zelaitan bihur daitekeena– 600 pertsonentzako edukiera duen harmailarekin, 400 metro karratuko fitness-muskulaziorako gela bat, osasun-zerbitzua (sauna, solariuma, estetikako eta masajeko tratamenduak), erabilera anitzeko bi gela, ekitaldien eta erakusketen gela bat, ikasgelak eta gizarte-arloko gelak, haurrentzako parkea, aldagelak, jatetxea eta kafetegia.
Bolueko futbol-zelaiak
Belar artifizialeko hiru futbol-zelai aldagelekin.