Berriak

Talde Lehiaketako finala

2018/03/09

42. Getxoko Jazzaldiaren Talde Lehiaketan parte hartuko duten taldeak dagoeneko hautatu dituzte. Aurten 64 taldek parte hartu dute aurreneko fasean eta, horien artean, honako lau hauek hautatu ditu epai-mahaiak: ANDERS FJELDSTED SEXTET (Danimarka), BILDERBAND (Alemania), ROSTOV JAZZ QUARTET (Errusia) eta PEPE ZARAGOZA QUINTET (Espainia). Aukeratutako taldeak uztailaren 4tik 7ra arituko dira Getxon lehiaketako lehen saria eskuratzeko.

Oraingo honetan, Europako 20 herritako taldek parte hartu dute lehiaketan. Espainiak, Alemaniak eta Poloniak aurkeztu dute talde kopururik. Ohikoa denez, hautatutako lau finalistek esku-dirua jasoko dute, 1.000 eta 2.000 euro artekoa, kontzeptu guztiak barne (bidaia, egile-eskubideak...); egonaldia ere antolakundearen esku egongo da.

Finalistek jaialdiaren lehenengo lau egunetan parte hartuko dute, hurrenez hurren, eta irabazleak berriro jardungo da azken egunean. Sariei dagokienez, 4.300 euro jasoko dituzte irabazleek eta disko bat grabatuko zaie zuzenean. Bigarren sariari 1.800 euro dagozkio eta, azkenik, bakarlaririk onenak 900 euro irabaziko ditu. Sariez gain, irabazleek Lovainako (Belgika) B-Jazz eta Eivissa Jazz jaialdietan parte hartuko dute, Getxo Jazzek horiekin duen akordioari esker.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +