Nola heldu

Oso erraz irits daiteke Getxora, oso ongi komunikatuta eta kokapen geografiko bikaina baitu.

Bilboko nazioarteko aireportutik, Loiutik, hurbil dago (minutu gutxira); autoz mugitzeko autopista-sarera sarbide zuzena du; Euskadiko lehenengo kirol portua bertan eraiki zen eta gurutze-ontzientzat itsasoz Euskadiko atea gara; eta metroz, Bilboko erdigunearekin komunikazio zuzena du (sei geltoki). Ezaugarri horiek guztiek, ibilalditxo bat egiteko Getxo leku paregabea bihurtu dute. Gainera, Getxotik bi kilometrora, "Pride of Bilbao" ferryak Santurtzi eta Ingalaterra lotzen ditu astean bi aldiz.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +