Baliabide ekonomiko nahikorik ez

 

Baliabide ekonomikorik ez duten pertsonentzako euskara ikasteko diru-laguntzen nondik-norakoak jasota dadue Euskararen sustapenerako 2013ko egitasmoaren Oinarri Orokorretan.

Hartzaileak

  • Euskara-eskoletara joan nahi, baina baliabide ekonomikorik ez dutela frogatzen duten pertsonak

Ikastaroak

  • Diruz lagunduko direnak HABEk homologatutako ikastaroak izango dira (ikus oinarri orokor hauetako 3. puntua).
  • Ikastaroak, HABEk homologatutako euskaltegietan egin beharko dira.
  • Ezin izango dituzte diru-laguntza hauek jaso, matrikularen kostua ordaintzeko euren enpresen, erakundeen eta
    abarren diru-laguntza jasotzen duten pertsonek.
  • Barnetegien kasuan ez dira egonaldiko gastuak ordainduko.

Bete beharreko baldintzak

a)       Familia osoaren erroldatze ziurtagiria.

b)       Eskabide inprimakia, kontu korrontearen zenbakia (20 zenbaki) jasota utziz.

c)       Euskaltegiko matrikularen ordainagiria zigiluarekin

d)       Azkeneko Errenta Aitorpenaren fotokopia. Eskatzaileak errenta aitorpena ez badu zertan egin, hori egiaztatzen duen Foru Ogasunaren ziurtagiria.

e)       Egiaztagiriak:

f.1.) Ikastaro presentzialetan asistentzia egiaztagiria. Eskatzaileak, gutxienez, euskaltegian hartutako eskola-ordu guztien %85era joan dela egiaztatu behar du.  Horretarako, egiaztagiriak honako hauek jasoko ditu: maila, ordutegia, klase orduak orotara, matrikularen zenbatekoa, asistentzia eta egindako urratsak. Udalak ez du jasoko eskatzaileak euskaltegian egindako hutsen frogagiririk.

f.2.) Auto-ikaskuntza bidezko ikastaroetan edo mistoetan 4 baldintza hauek bete beharko ditu eskatzaileak:

  • Eskatzaileak ikasturterako ipinitako helburu-maila gainditu duela.
  • Bakarkako lanean: euskaltegiak ikasturtearen hasieran eskatzaileari jarri dizkion bakarka egiteko ordu teoriko guztien %85a egin duela.
  • Tutoretzetan: euskaltegiak jarritako tutoretza-ordu guztien %85era joan dela egiaztatu beharko du.
  • Mintzamen saioetan ere berdin,  mintzamen-ordu guztien %85era joan dela egiaztatu beharko du.

Horretarako, egiaztagiriak honako hauek jasoko ditu: ikastaro mota (autoikaskuntza edo mistoa), modulua, helburu-maila, asistentzia bakarkako orduetan, asistentzia tutoretza-orduetan, asistentzia mintzamen-orduetan, ikastaroaren hasiera eta amaiera eguna, ikasleak lortutako maila, matrikula prezioa (klaseen prezioa).

g) Ogasuneko eta Segurantza Sozialeko ziurtagiriak, eskatzaileak zerga betebeharrak egunean dituela egiaztatzen dutenak. Ziurtagiri biak ERANTZUKIZUNAREN AITORPENA izenekoarekin (ikus eranskina) ordezkatu ahal izango dira

Oharra

1 - Diru-laguntza hau ez da  beste batekin bateragarria izango, guztizkoak matrikularen kostua gainditzen duenean.

2 – Euskara Zerbitzuak edozein momentutan dokumentazio osagarria eskatzeko aukera izango du.

3- Euskara zinegotziak kasuan kasuko erabakiak hartu ahal izango ditu, gerta daitezkeen eta erabaki honetan jasota ez dauden salbuespenezko kasuetan.

Epea

Ikus oinarri orokorretan dioena

Dirulaguntzak eskatu ahal izateko jarraibideak

1.- GEHIENEZKO DIRU-SARREREN TAULA

> Dirulaguntzak eskatu ahal izateko baldintza da, ondoren zerrendatzen diren kopuruak gainditzen ez dituzten diru-sarrera likidoak izatea urtean.  

FAMILIAN ZENBAT KIDE

GEHIENEZKO DIRU-SARRERA LIKIDOAK

1

20.332,29 €

2

26.108,61 €

3 edo 3tik gora

28.881,27 €

Kopuru hauek honela kalkulatuta daude: Gutxieneko Soldata bider  2,75. 

> Urteko diru-sarrera likidoen kalkulua, familia unitate bakoitzeko kide guztiek jasotzen dituzten diru sarrera guztiak kontuan hartuz egingo da.

Diru-sarrera hauek azkeneko errenta-aitorpenean adierazten direnak izango dira.

> Eskatzaileak errenta-aitorpena egin behar izan ez badu, Haziendaren ziurtagirian jasota dauden diru-sarrerak kontuan hartuko dira.

 2.- FAMILIA UNITATEAK

Famili unitateak hauek dira:

  • 26 urte baino gehiagoko pertsonak:  diru-sarrerarik izan ez badute, haien gurasoekin bizi arren.
  • 26 urte edo 26 urte baino gutxiagoko pertsonak: diru-sarrerak izan badituzte, haien gurasoekin bizi arren.
  • Errenta-aitorpena era indibidualean egiten dutenak.  

Benetako egoera ekonomikoa okerrera aldatu izan balitz egiaztatu beharko da eskabidea egiterakoan.

Bekak esleitzerakoan, Oinarrizko Errenta  jasotzen duten familiak lehenetsiko dira

Informazio gehiago

Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzua

94 466 00 10 / 11

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +