Merkataritzarako zerbitzuak

Zerbitzuak eta diru-laguntzak 

Zerbitzuak eta diru-laguntzak.

Katalogoa

ITZULPEN ZERBITZUA: doako itzulpen-zerbitzua eskaintzen dizugu gehi@getxo.net helbide elektronikoaren bidez. Zure establezimendurako testuak euskaraz prestatzeko laguntza behar baduzu (ordutegiak, abisuak, bisita-txartelak, menuak…), hauxe duzu aukera. Itzuli edo zuzendu nahi duzun testua gehi@getxo.net helbidera bidali, eta eskatutakoaren erantzuna posta elektronikoz jasoko duzu.

DENDAKETAN EUSKARA IKASTARO LABURRAK: 60 orduko ikastaroak, bezeroei arreta euskaraz egiten ikasteko. Astean bi egunetan elkartzen dira Getxoko hainbat merkatari eta ostalari. Matrikulazioa irailean izango da, beraz, interesik baduzu, adi ibili eta irail hasieran deitu Euskara Zerbitzura!

ERROTULUAK EUSKARAZ JARTZEKO DIRULAGUNTZAK. Udalak 2002az geroztik diru-laguntzak ematen dizkie udalerriko establezimenduei errotuluak, olanak eta ibilgailu komertzialen testuak euskaraz jartzeko. Argibideak ondoren aurkituko dituzu. Laguntzak.

Zabaldu euskararen atea. Errotulua ipintzeko diru-laguntzak

 

errotuluak

Errotuluak, olanak, biniloak, pertsianak eta ibilgailu komertzialak euskara hutsez edo euskaraz eta gaztelaniaz jartzeko diru-laguntzak.

Informazio gehiago

 

 

Materialak euskaratzeko eta itzulpen zerbitzua

 

MATERIALAK EUSKARATZEKO ITZULPEN ZERBITZUA : gehi@getxo.net

JASOTZAILEAK

  • Herriko elkarte eta taldeak
  • Herriko denda eta establezimenduak.
  • Orokorrean, establezimendua, egoitza edo denda kalean duten eta hizkuntza paisaian eragin nabarmena duten saltokiak, bulegoak eta bestelakoak, adibidez, lanbide liberalak, autonomoak. Kanpo geratzen dira finantza erakundeak, enpresa handietako ordezkaritza-bulegoak eta antzekoak.

 ESKAINITAKO ZERBITZUAK

  • Itzulpen zerbitzua (elkarteak inor ez badu)
  • Euskarazko testuen zuzenketa

ZERBITZUAREN NONDIK NORAKOAK

  • Euskara Zerbitzuak gehi@getxo.net helbide elektronikoa ipini du martxan zerbitzu hau erabili nahi dutenentzat. Erabiltzaileek zerbitzu honetara igor dezakete itzultzea nahi duten testua eta itzulpena ere posta elektronikoaren bidez jasoko dute.
  • Zerbitzua doakoa da.
  • Erabilpen partikularretarako direnak ez dira itzuliko.
  • Erabiltzaileak posta elektronikoz bidaltzerik ez balu, ahal dela, testua ordenagailuz edo idazmakinaz idatzita bidaltzea eskatzen dugu.

OHARRAK

  • Euskara Zinegotziak, kasu berezietan edo oinarri hauetan jasotzen ez den kasuren batean erabakiak hartzeko ahalmena izango du.
  • Diru-laguntzak, erregistroaren hurrenkerari estuki jarraituz abonatuko dira, aurrekontu-partida dagoen bitartean. 

  

Edozein kontsultarako

Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzua. 94 466 00 10 / 11  euskara.zerbitzua@getxo.net

 Hizkuntza aholkularitza Getxeko saltokiei. 94 415 22 52  gehi@getxo.net

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +