Elkarteentzako zerbitzuak

 

Elkarte guztientzako laguntza eta zerbitzuak 

AURKEZLE EUSKALDUNEN ZERBITZUA

JASOTZAILEAK

Euskara Zerbitzuak aurkezle euskaldunak eskaintzen dizkie GETXOKO elkarteei jendaurreko ekintzetan euskararen presentzia eta euskararen kalitatea bermatzeko.

Elkartea izan barik, zerbitzu hau erabili ahalko dute GEHI hitzarmena izenpetu duten bestelako erakundeek.

ZERBITZUAREN NONDIK NORAKOAK

  • Udalak aurkezle euskalduna ipiniko du beti eta Getxoko elkartea-erakundea bada eta elkartean edo erakundean horretarako gai den inor ez badago.
  • Ekintza publikoa izatea.
  • Ekitaldia Getxon egitea
  • Erakundeak aurkezpenaren aurretik aurkeztu beharrekoaren gidoia prestatzea.
  • Aurkezpena euskara hutsez edo ele bietara egin ahal izango da. Ele bietara egiten bada, BETI, euskarari lehentasunezko tratua emango zaio: lehenengo euskaraz eta gero gaztelaniaz, euskaraz eta laburpentxo bat gaztelaniaz edo antzeko moduren bat erabilita.
  • Ezin izango da zerbitzu hau interpretazio zerbitzuarekin batera erabili.

PROZEDURA

  • Elkarteak eskaera IDATZIA egingo dio Udalari eta eskaeran honako xehetasun hauek emango ditu:
  • Eguna, ordua, tokia
  • Aurkezpena zertan datzan: gaia, gidoia...
  • Iraupena
  • Harremanetarako pertsonaren izena eta telefonoa

EBALUAZIOA ETA KALITATEA

  • Aurkezleak aurkezpena egiten duen bakoitzean kalitate fitxa bat bete beharko du egiten diren aurkezpenetan kalitatea bermatu eta detektatu daitezkeen hutsuneak aurreikusteko.
  • Era berean, aurkezlea eskatzen dutenek ere antzeko fitxa bat bete beharko dute aurkezlearen lana baloratzeko

OHARRAK

  • Kasu oso berezietan edo aurkezpen mota hauetan sartzen ez diren aurkezpenen kasuan Euskara zinegotziak erabakia hartzeko ahalmena izango du.
  • Aurkezle zerbitzuaren eskaerak, hurrenkerari jarraituz bideratuko dira, aurrekontu-partida dagoen bitartean. 

Errotuluak euskaraz ipintzeko

Aholkularitza

 

Euskararen erabilera areagotzeari begira elkarteak izan ditzaken zalantzak, laguntza... Bizarra Lepoan Euskara Elkartearen bidez.

Materialak euskaratzeko eta itzulpen zerbitzua

 

MATERIALAK EUSKARATZEKO ITZULPEN ZERBITZUA : gehi@getxo.net

JASOTZAILEAK

  • Herriko elkarte eta taldeak
  • Herriko denda eta establezimenduak.
  • Orokorrean, establezimendua, egoitza edo denda kalean duten eta hizkuntza paisaian eragin nabarmena duten saltokiak, bulegoak eta bestelakoak, adibidez, lanbide liberalak, autonomoak. Kanpo geratzen dira finantza erakundeak, enpresa handietako ordezkaritza-bulegoak eta antzekoak.

 ESKAINITAKO ZERBITZUAK

  • Itzulpen zerbitzua (elkarteak inor ez badu)
  • Euskarazko testuen zuzenketa

ZERBITZUAREN NONDIK NORAKOAK

  • Euskara Zerbitzuak gehi@getxo.net helbide elektronikoa ipini du martxan zerbitzu hau erabili nahi dutenentzat. Erabiltzaileek zerbitzu honetara igor dezakete itzultzea nahi duten testua eta itzulpena ere posta elektronikoaren bidez jasoko dute.
  • Zerbitzua doakoa da.
  • Erabilpen partikularretarako direnak ez dira itzuliko.
  • Erabiltzaileak posta elektronikoz bidaltzerik ez balu, ahal dela, testua ordenagailuz edo idazmakinaz idatzita bidaltzea eskatzen dugu.

OHARRAK

  • Euskara Zinegotziak, kasu berezietan edo oinarri hauetan jasotzen ez den kasuren batean erabakiak hartzeko ahalmena izango du.
  • Diru-laguntzak, erregistroaren hurrenkerari estuki jarraituz abonatuko dira, aurrekontu-partida dagoen bitartean. 

Aldibereko interpretazio zerbitzua  

 

ALDIBEREKO INTERPRETAZIO ZERBITZUA

ZER ESKAINTZEN DA

  • Aldibereko interpretaziorako azpiegitura
  • Aldibereko interpretaria

HARTZAILEAK

  • Zerbitzua, Getxon egoitza soziala edo ohiko zerbitzua eskaintzen duten kirol talde, haurtzaindegi, ikastetxe, parrokia eta elkarteentzat da (kultura, kirola, boluntariotza elkarteak, lankidetza edota bestelako elkarteak).
  • Eskaintza, ekitaldi jendetsuetarako dago pentsatuta; 20-25 pertsonatik gorako batzar orokorrak, hitzaldiak, topaketak, urteko bilerak eta antzekoak.
  • Itzulpena, euskara-gaztelera/gaztelera-euskara izango da.
  • Interpretariaren Zerbitzua eta azpiegiturarena bata besteagandik independienteak dira. Erabiltzaileak eskatu ahal du bata, bestea zein biak.
  • Eskaintza honetatik kanpo geratzen dira jaiak eta ospakizunak (ezkontzak, jaialdiak...), antzerkiak
  • Ez da zerbitzua eskainiko egun bi (2) baino gehiagoko ekitaldietarako.
  • Udalerriko hizkuntza normalkuntzarako bereziki mesedegarria izan ahal den ekitaldiren bat zerbitzu honen barruan garatu ahal izango da zinegotziaren baimenarekin, nahiz eta hemen jasotako baldintzak ez bete. 

BALDINTZAK

  • Zerbitzua erabili ahal izateko honako baldintza hauek bermatzen direla ziurtatu beharko da:
  • Eskainiko den zerbitzua, leku estalian garatuko da.
  • Interpretariaren kabina jartzeko lekua, argitsua izango da, kable bidezko konexioak erraz egiteko moduan izango ditu eta interpretariak hizlaria ondo ikusteko aukera izan beharko du.
  • Zerbitzua eskaini edo publizitatea egiten denean, Udalaren logoa jarri beharko da toki ikusgarriren batean
  • Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak zerbitzuaren %67 ordainduko du eta antolatzaileek gainontzekoa.
  • Ez da erabiliko hizkuntza normalkuntzaren kontra edo honekin bat ez datozen jardueretarako

ORDAINKETA

Aldibereko itzulpen zerbitzua erabiliko duena herriko elkarteren bat bada, egun horretan zerbitzua erabiltzearen %33a ordainduko du.

OHARRAK

  • Euskara Zinegotziak, kasu berezietan edo oinarri hauetan jasotzen ez den kasuren batean erabakiak hartzeko ahalmena izango du.
  • Diru-laguntzak, erregistroaren hurrenkerari estuki jarraituz abonatuko dira, aurrekontu-partida dagoen bitartean. 

 

Kultur elkarteentzako laguntzak

Aisialdiko begirale eta zuzendari titulua lortzeko ikastaroa

 

Oinarriak  

Kirol elkarteentzako laguntzak

Kirol elkarteen egunerko jardunean euskara sustatzeko

 

GEHI programaren barruan hainbat diru-laguntza eta zerbitzu eskaintzen dira kirolaren esparruan ere euskara sustatzeko: GEHITU Kirola

 

ZER DA GEHITU KIROLA? 

  • Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuaren egitasmo sektorial estrategiko berri bat… 
  • Kirol jardueretan euskararen erabilerari aukerak zabaltzeko:

           - Euskara dakitenek erabil dezaten.

           - Ikasten ari direnek, praktikatzeko aukera berriak izan ditzaten.

           - Ez dakitenen artean, euskararekiko interesa sustatzeko. 

  • Bereziki, ume eta gazteei, zuzendutakoa. 

GEHITU KIROLAren HELBURUAK

  • Getxoko kirol jardueretan euskararen erabilera sustatzea. 
  • Getxoko Udalak, euskararen erabilera sustatzeko, funtzioak eta eskaini beharreko zerbitzuak definitzea.

Kirol entrenamenduetan euskara sustatzeko

 

Entrenamenduak euskaraz egiteagatik, Udalaren diru-laguntza jaso dezake kirol elkarteak. Euskarazko talde bakoitzeko, 360 euro jasoko dira, gehienez. Elkarteari entrenamenduen jarraipena egingo zaie, euskarazko entrenamenduak egiten diren egiaztatzeko.

Kirol posterrak eta baliabideak

 

Kirol posterrak, egutegiak, aupa oihuak, hiztegi teknikoak... argitaratzen dira.

Kartelak

 

Liburuxkak

 liburuxka

 liburuxka

 liburuxka

 liburuxka

"Hartu eta pasa, entrenamenduetan euskara"

 

 

Euskarazko entrenamenduak sustatzeko kanpaina: entrenamenduak euskaraz futbolean, esku-pilotan, igeriketan, ur kiroletan...

Kanpaina honen bidez entrenamenduetan euskaraz egitea sustatu nahi dugu, Getxon ari diren entrenatzaile euskaldunak animatzeko umeekin euskaraz egin dezaten.

Entrenamendu saioak kirolari ospetsuekin, hitzaldiak eta entrenatzaileen prestakuntza saioak ere antolatzen ditugu. 

Kirola euskaraz gida

 

>> GEHITU Kirolera. Gida 2008/9

Getxoko kirol elkarteek euskaraz eskaintzen dituzten entrenamenduak, euskara sustatzeko hartutako konpromisoak...jasotzen dituen gida.

GEHITU Kirola GEHI egitasmoaren barruan garatutako programa da

 

 

 

 

Informazio gehiago

Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzua

94 466 00 10 / 11

euskara.zerbitzua@getxo.net

 

GEHI egitasmoaren dinamizazioa

Bizarra Lepoan Euskara Elkartea

667 540 241

info@bizarralepoan.org

www.bizarralepoan.org

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +