Aurkezpena

       

Euskara Zerbitzua
Etxe Sorgindua

Basagoiti etorbidea 20

48992 GETXO

Telefonoa: 944660011
e-mail: euskara@getxo.net

Sarrera

Nabarmena da euskarak Getxon azken urteotan egin duen aurrerakada. Gure aurrekoek, urte zailetan, lan eskerga egin zuten eta hori gogoan izatekoa eta eskertzekoa da. Horretaz gain, euskara hizkuntza ofiziala denetik bistakoak dira egin dituen urratsak, eskaini zaizkion lege-babesari, baliabideei, laguntzei, ahaleginei eta atxikimenduari esker.

Getxoko EBPN

Baina ezinbestekoa zen Getxon plan orokor bat, estrategikoa, argia eta zehatza euskara esparru guztietan normalizatzeko, eta hutsune hori betetzera etorri zen Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia, indarrak biltzeko, irizpideak finkatzeko, indar guneak sendotzeko, ahuleziak konpontzeko eta elkarlana bideratzeko eta indartzeko.

Getxon, 2003. urtean jarri zen martxan lehenengo Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia. Ebaluazio lan baten ondoren bigarrena ere jarri zen martxan, 2008tik 2011ra bitartekoa, hain zuzen ere. Plan honen helburu nagusia da euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak eskaini eta behar diren hizkuntza-politikako neurriak erabaki eta bultzatzea; maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean, eta euskara berreskuratzeko urratsak areagotzea.

EBPNren 3 helburu estrategikoak hauexek dira:

  • Euskara, belaunaldiz belaunaldi eta etenik gabe transmititzea, familia, eskola eta helduen euskalduntzearen bitartez.
  • Euskararen erabilera ziurtatzea, administrazioan, aisialdian, kirolean, kulturan, lan-munduan, hedabideetan, teknologia berrietan...
  • Hizkuntza eroso eta erraz hitz egin eta erabiltzeko, etengabe elikatzea: plangintzak eginez kulturgintzan, komunikabideetan, liburugintzan, publizitatean eta corpusean. 

Denon artean hobeto!

Bide honetan getxoztar guztien inplikazioa beharko dugu. Euskarak ahalik eta adostasun sozialik zabalena behar eta merezi duelako. Horretan sinesten dugulako. Izan ere gaurko belaunaldiok egiten dugunaren mendean egongo da, hein handi batean, euskararen etorkizuna. Horregatik, ahal den hizkuntza po­litika eraginkorrena gauzatu nahi genuke, joandako urte hauetan urratutako bideari heldu eta, aurrera begira, jauzi luze bezain sendoa egiteko.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +