Aisialdi hezitzailea

Kukupraka ludoteka

 

 Maiatzaren 8tik 19ra bitartean, biak barne, zabalik egongo da izena emateko epea Kukupraka Ludotekak UDAn eta 2017-2018 IKASTURTErako eskaintzen dituen zerbitzuetarako.

Informazio gehiago

 

Udalekuak

 

Bapiruke

 

ZER DA BAPIRUKE?

BAPIRUKE izeneko egitasmoaren helburu nagusia hauxe da:

Aisialdiko ekintzen bidez umeak euskara  eta euskal kultura hurbiltzea eta, aldi berean,  ondo pasatzea. Etorkinak euskarara hurbiltzea, herriko ume euskaldunekin harremanetan hastea, eta era berean, etorkinen herria, kultura eta hizkuntzak gurera hurbiltzea.

Helburua lortzeko Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak hainbat jarduera antolatzen ditu urtean zehar, adibidez, tailerrak, ikastaroak… Hala ere, duten eraginagatik eta ume-kopuruagatik Gabonetan, Aste Santuan eta, batez ere, Udan, antolatzen dituzten jarduerak dira garrantzitsuenak.

Informazio gehiago: Martikoena kalea 16, 2. solairua - 4. bulegoa, Algorta. 944910387. info@bizarralepoan.eus

Inkripzio orria gure blogetik jaitsi daiteke: www.bizarlepoan.eus

BIZARRA LEPOAN EUSKARA ELKARTEA

Martikoena  16, 2. solairua, 4. bulegoa. 48992 ALGORTA-GETXO

944910387

info@bizarralepoan.eus

www.bizarralepoan.eus

Sendi

Gure helburua

Sendiren helburua da Getxoko umeen gurasoek euskara erabiltzea eta familia osoa euskarazko jardueretan ondo pasatzea. Sendi proiektua Getxoko Udalak eta Egizu elkarteak egiten dugu, eta ikastetxeek eta gurako elkarteek ere parte hartzen dute. Sendi Getxoko ikastetxe guztietako A, B eta D ereduetako 2-12 urteko ikasleen familientzat da eta baita Getxon bizi diren familia guztientzat ere, nahiz eta seme-alabak beste udalerri bateko ikatetxe batean egon.

Begirale, hezitzaile eta irakasleetnzat ere bada proiektu hau.

Zer egiten dugu?

Hiru ardatz ditu Sendik. Alde batetik, informazioa ematen dizuegu Getxoko udalaren diru laguntzei buruz euskara ikasteko. Bestetik, mintzapraktika egiteko gurasolagun taldeak eta Olgetan euskaraz ekimena antolatzen ditugu. Eta horretaz gain, azaroan, otsailean eta maiatzean mota guztietako tailerrak antolatzen ditugu: sukaldaritza, jolasak, eskulanak, kirola, musika, etab. Gure jarduera gehienak euskaraz dira, doan edo oso merke, eta guztietan haurtzaindegi zerbitzua dago umeak zaintzeko.

Martikoena  16, 2. solairua, 4. bulegoa. 48992 ALGORTA-GETXO

685 732 963

http://www.egizu.org/sendi/

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +