Berriak

SOKA, ERAKUSKETA MULTIMEDIA

2018/09/26

IPARRA GALDU GABE

ERAKUSKETA

SOKA, EUSKAL DANTZAREN URRATSETAN

Iparraldeko Euskal Kultur Erakundeak ekoiztutako SOKA erakusketak euskal dantza hobeto ezagutaraztea du helburu. Erakusketa multimedia da, 400 ilustrazio baino gehiago daude ikusgai bertan, argazkiak, filmak, lekukotasunak, soinu zatiak... Besteak beste, Euskadiko Filmategiko altxor batzuk erakutsiak dira, baita beste artxibo ezezagun asko ere. Artxibo horiei gehitu behar zaizkie euskal dantzaren estetikaz edota alderdi sozialaz erakusketarako eginak izan diren bideo sorkuntzak.

Urriak 4 – Azaroak 4. Astelehenetik ostiralera: 8:00-22:00. Larunbat, igande eta jaiegunetan: 09:00-21:00

Doan

www.soka.eus

ERAKUSKETAREN KATALOGOA IKUSI NAHI DUT

IREKIERA-EKITALDIA

Urriak 4, 19:00, Romo Kultur Etxea

Erakusketaren irekiera ekitaldia Imanol Landa Getxoko Alkatearen eta Pantxoa Etchegoin, Euskal Kultur Erakudearen zuzendariaren eskutik izango da. Irekiera-ekitaldian Koldo Zabala, jatorriz getxotarra zen dantzari eta koreografoaren familiari oroigarri bat emango zaio, Iparraldean euskal dantza sustatzen egin zuen lan itzelagatik.

Ekitaldia amaitzeko SOKA DANTZA bat dantzatuko da plazan, Zasi Eskola dantza taldearen eskutik. Animatu soka dantzan parte hartzera!!!

BISITA GIDATUAK

Informazioa eta izena ematea: 94 466 00 22

IPARRA GALDU GABE zikloaren programa osoa: laster jarriko dugu ikusgai

iparra18

informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +