Berriak

BISITA GIDATUAK GETXOTIK

2018/02/08

 

Urtero bezala, Bizarra Lepoanek eta Getxoko Udalak elkarlanean, Getxoko toponimia, historia, kultur ondarea eta ondare bizia hobeto ezagutzeko bisita gidatuak antolatu dituzte.

 

Bisita gidatu hauek, euskaraz izango dira baina euskara ondo menperatzen ez baduzu ere, ez kezkatu, gure gidak berba astiro eta ulergarri egingo duelako.

 

Ibilbideak 2-3 ordukoak izango dira eta ez ahaztu oinetako eta arropa erosoak ekartzea.

 

Begiratu noiz den zuri interesatzen zaizun ibilbidea.

 

 

 

APIRILA

MAIATZA

EKAINA

URRIA

BETIKO GETXO*

Andra Mari, Azkorri eta Galeatik ibilbidea

 

 

4 astelehena

18:00-20:30

 

16 zapatua

09:30-12:00

3 eguaztena

18:00-20:30

GETXO BARRIA

Neguri-Areeta

 

26 zapatua

09:30-12:00

13 eguaztena

18:00-20:30

 

KOSTALDEKO GETXO

Portu Zaharra eta Algorta

 

12 zapatua

09:30-12:00

 

30 eguaztena

18:00-20:30

 

16 martitzena

18:00-20:30

HEZEGUNEAK

Bolueko hezeguneak

28 zapatua

09:30-12:00

21 astelehena

18:00-20:30

 

 

 

PUNTA BEGOÑA

 

 

9 zapatua

09:30-12:00

17 eguaztena

18:00-20:30

 

Betiko Getxo deitutako ibilbidea bizikletaz egingo da. Bakoitzak berea ekarri ahal du edo Udalaren bizikleta zerbitzua izango da aukeran.

 

Izena emateko eta informazio gehiagorako 688 635 350 edo idatzi getxo.toponimia@gmail.com

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +