Berriak

Udalak 36.800€ banatuko ditu

2018/01/11

Udalak 36.800€ banatuko ditu ia 200 eskola-orduz kanpoko jardueraren artean

Getxoko Udalak 36.800€ banatuko ditu euskara sustatzeko ikastetxeek eta guraso elkarteek antolatzen dituzten ia 200 eskola-orduz kanpoko jardueraren artean. 26 entitatek ikastetxe publiko eta pribatuetan antolatutako ekitaldien helburua da txikienenen artean euskararen erabilera sustatzea, hizkuntza jarduera ludikoagoarekiko lotura sustatzen, araututako eskola jarduera osatzeko, eta aldi berean, gurasoen eta haurren arteko harremanaeuskaraz izatea sustatzea. 

Diru-laguntzak mota anitzeko jarduerak aurrera eramateko dira, horien artean, gimnastika, arte, sexualitatea edo irristaketa tailerrak, irteerak, txangoak, kirol anitzak edo euskal asteak. Diru-laguntzak banatzerakoan kontuan hartzen da: euskara modu integralean bizitzera eramaten duten esperientziak, (adibidez gune euskaldunetan garatutako barnetegi eta txangoak, euskararen beste errealitate bat erakusten laguntzen dutelako); adierazpena lantzen duten ekimenak edo euskararen erabilera aktiboa bilatzen dutenak (antzerkia, mintza tailerrak, berba eta berba izenekoak, berbodromoak), eta azkenik, gurasoekin euskararen esperientzia bizitzera eramaten dutenak. Aldi berean, garrantzia ematen zaio gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasuna kulturartekotasuna,  harremanak eta bizikidetza sustatzeari. 

Diru-laguntzak

  • El Divino Pastor ikastetxeko Guraso Elkartea: 4.969,59€.
  • Zabalako ikastetxeko Guraso Elkartea: 3.450,08€.
  • Zabala ikastetxea: 3.291,18€.
  • San Nikolas ikastola: 3.184,89€.
  • Sarri Gurasoen Elkartea Geroa Ikastola: 2.895,91€.
  • Azkorriko Guraso Elkartea: 2.496,21€.
  • Romo ikastetxeko Gurasoen Elkartea: 2.313,12€.
  • Santisima Trinidad Guraso Elkartea: 1.727,56€.
  • Txatxalin Gobelako Gurasoen Elkartea: 1.670,93€.
  • Azkorri ikastetxea: 1.294,93€.
  • Julio Caro Baroja ikastetxea: 1.278,99€.
  • APYMA Gurasoen Elkartea Andra Mari ikastetxea: 1.080,64€.
  • Zubilletakoak Gurasoen Elkartea: 945,49€.
  • San Ignazio Guraso Elkartea: 753,98€.
  • Larrañazubi ikastetxkeo Guraso Elkartea: 724,74€.
  • Julio Caro Baroja Guraso Elkartea: 710,64€.
  • Aixerrota institutua: 591,11€.
  • San Inazio ikastetxea: 581,7€.
  • Gobela ikastola: 501, 27€.
  • Zubilleta ikastetxea: 454,7€.
  • Andra Mari ikastetxea: 420,12€.
  • Artaza Romo ikastetxea: 409,23€.
  • Larrañazubi ikastetxea: 371,26€.
  • Madre del Divino Pastor ikastetxea: 272,82€.
  • Romo ikastetxea: 227,35€.
  • Artaza-Romo Guraso Elkartea: 181,51€.
Alerta Laranja

Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (Ostegunak 18)

Gomendioak

Abisu horiak:

- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (GAUR)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 04etatik 06etara eta 16etatik 18etara (Asteazkenak 17)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (Ostegunak 18)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 04etatik 04etara eta 17etatik 19etara (Asteazkenak 17)

 

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +