Berriak

Txitxigorri pintxoa

2017/12/04

Txantxangorri tabernaren Txitxigorri pintxoa izan da VIII.GetxOnegin lehiaketaren irabazlea

Agortako Txantxangorri tabernaren Txitxigorri pintxoa izan da Getxoko Udalak antolatutako GetxOnegin VIII. Pintxo Lehiaketaren irabazlea. Lehiaketa azaroaren 18 eta 19ko eta 25 eta 26ko asteburuetan ospatu da eta guztira udalerri osoko 55 establezimenduk hartu dute parte. “Lehiaketaren helburuak dira udalerriaren irudi gastronomikoa indartzea eta euskararen erabilera sustatzea ere, ostalaritzaren eskaintzan kalitatezko gehigarri gisa”, gogoratu du Imanol Landa, Getxoko Alkateak gaur goizean Fadura jatetxean egindako sari emate ekitaldian eta bertan lehiaketan puntuazio altuena lortu duten bost pintxoak egin behar izan dituzte berriro tabernariek. Gorka Gamboak, Bilboko Bordatxo jatetxeko sukaldariak aukeratu du aurtengo edizioaren pintxo txapelduna, Jon Alberdik egindako eskultura jaso duena, Gainontzeko finalistak honako hauek izan dira: Sustrai, Nikkou, Kaixo Gastro Bar eta Novelty.  

Gorka Gamboa sukaldariak nabarmendu du “finalera heldu diren pintxo guztien maila oso altua izan dela eta beraz une honetan gutxi erabiltzen diren osagaiak, detaileak..horiexek hartu behar direla kontuan. Maila ikaragarria ikusi dut”.   Txitxingorri pintxo irabazleak osagai ugari ditu, azenarioa, piper berdea, porrua, ura, oilaskoa, ardo beltza, olioa, patata morea eta esnea. 

Aipatutako sariaz gain, barra onenaren aipamen berezia Burdinola tabernarentzat izan da (udalaren lamina bat), Gilda (pintxo tradizional) hoberenarena Borda erretegirentzat (Iratxe Bilbaok egindako keramika lan bat), eta euskararen erabilera hoberenarena Hator tabernarentzat (Luix

 Artolaren eskultura bat) . Saritutako guztiek beren poztasuna agertu dute eta eskerrak eman dizkiete lehiaketaren antolatzaileei. 

Osagai sekretuaren eta testuen lehiaketa

Guztira 515 WhatsApp jaso dira. Horietatik 65 osagarrien testuekin, eta gainontzekoak ingrediente sekretua argitzen. 

Testu irabazleak izan dira Gaizka Garmendiarena, “Gazta eta txipiroi tenpura, beste bat jango nuke gustura!”, Puente tabernan botatakoa, eta   Asier Lópezena, “Tapioka perlak, Yin eta Yang, baina nik soilik nahi dute pintxo hau jan”, Nikkou tabernakoa.  Fredi Paia bertsolari getxotarrak bi testuei buruzko bertsoa kantatu du

Abisu Horia

.

Igandea, hilak 9: Abisu horia itsasaldeko arriskuagatik: nabigazioa lehenengobi milietan 12etatik 24etara.

Astelehena, hilak 10: Abisu horia itsasaldeko arriskuagatik: nabigazioa lehenengobi milietan 00etatik 15etara. Kostaldeko kalteak 05:00etatik 07:00etara

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +