Berriak

Partaidetza handia

2017/12/04

Partaidetza handia Euskararen Nazioarteko Egunean

Euskara auzolana. Euskarak lankide nahi eta behar gaitu, urtean 365 egunez. Horixe izan zen atzo atzo, igandean, Euskararen Nazioarteko Eguna izan zela eta, Imanol Landa alkate getxotarrak, Goizane Miruri Bizarra Lepoaneko presidenteak eta Amaia Torrealdeak, Egizuko idazkariak, irakurri zuten adierazpenaren izenburua. Udalerriko herritarren eta kultur eta gizarte eragile ugariren partaidetza handia izan zen jardunaldian, jai giroan, hotz handia egin arren. Pertsona ugarik parte hartu zuten atzoko ospakizunean, goizean Areetako Geltokia plazaraino heldu ziren kalejiretan zein bertan antolatutako ekitaldietan. 

Bozeramaleen Batzordeak ostiralean aho batez Adierazpen Instituzionalean onartutako testua atzo irakurri zen Euskal Herriko udalerri ugaritan, Euskaraldia ekimenari hasiera emateko, hizkuntz ohiturak aldatze aldera. Alkateak ilusioa eta elkarlana eskatu zituen, euskararen lurralde eta esparru juridiko guztietan ahalik eta erarik bateratuenean gure hizkuntzarentzat etorkizun bizia irabazteko. Elkarrenganako adeitasunez. Elkartasunez. “Une aproposa da euskararen lurralde eta eremu guztietako herri aginteen arteko lankidetza ere berrikuntzaren bidetik sendotzeko”.  Bestalde, Bizarra Lepoaneko presidenteak gehitu zuen “ideien konfrontazioari uko egin gabe, irtenbideak adostuz, bakoitzaren eginkizun eta erantzukizunekiko errespetuz, elkarrenganako leialtasunez, eta denok norabide berean bultzatuz”. EGIZUko idazkariak amaitu zuen nabarmenduz aipatutakoa lortzeko “Hizkuntza aldaketa kolektiboa izanen da  ala ez da izanen. Euskararen Eguneko gure konpromisoa, datozen 365 egunotan izan dadin lan egitea, Auzolanean lankide zintzo. Euskara auzolana baita”. 

Alerta Laranja

Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (Ostegunak 18)

Gomendioak

Abisu horiak:

- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (GAUR)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 04etatik 06etara eta 16etatik 18etara (Asteazkenak 17)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (Ostegunak 18)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 04etatik 04etara eta 17etatik 19etara (Asteazkenak 17)

 

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +