Berriak

Argia Ereiten Saria

2017/12/01

Getxo Aixerrota Boleibol Kirol Taldeak jaso zuen atzo Argia Ereiten Saria

Imanol Landa alkate getxotarrak Argia Ereiten Euskara saria eman zion atzo arratsaldean Getxo Aixerrota Boleibol Kirol Taldeari, bere kirol jardueran euskara sustatzeagatik. Ekitaldia Fadurako kiroldegiko batzar aretoan izan zen,  lagun, senide eta jende ugariren partaidetzarekin. Aurten saria  Ibon Garagartza artista gazteak egindako ikurra, forma paraleloz osatutako eskultura izan da. 

Landak kirol taldea zoriondu zuen eta gehitu zuen aurtengo sariak ederto erakusten duela euskararen zeharlerrotasuna, emakumeek egindako kirola saritzen delako eta kirolari horiek gazteak direlako, “horregatik nire poza hirukoitza. Aixerrota taldea saritzeak jatorriz ekintza osasuntsu eta pozgarri bat saritzea da eta euskarak horrelakoak behar ditu, berez satisfazioa eskaintzen duten jarrerak euskararekin lotu behar ditugu eta zer hobea kirola baino”.  Alkateak Getxo Kirolakek euskara eta kirola uztartzeko egiten duen esfortzua gogoratu ondoren, herritarrak gonbidatu zituen datorren igandean, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Areetan ospatuko den ekitaldian parte hartzera.  “Hemendik urteetara Getxoko euskararen historia idazten denean  Aixerrota Boleibol bide urratzaile bezala agertuko da”, amaitu zuen Alkateak. 

Getxo Aixerrota Boleibol Kirol Taldearen izenean, Alberto Olalde presidenteak eta Maider Santxok jaso zuten saria.  Pozik eta eskerrak eman ondoren, agertu zuten “tantoz tanto jokatzen ditugu partidak, tantaz tanta izerditzen dugu kamiseta eta tantoz, tantaz eta tinkotasunez defendatuko dugu euskal boleibola eta euskal kirola. Jarrai dezagun euskararen argia ereiten, nork bere arloan, nork bere zelaian, nork bere kantxan, euskararen aldeko partida denon artean irabazi behar dugulako”.  

Informazio gehiago 

Abisu Horia

.

Osteguna, hilak 13:

- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 12etatik 24etara
- Haizeagatik haizeguneetan kostaldean 12etatik 24etara
- Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 19etatik 22etara

Ostirala, hilak 14:
- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 00etatik 24etara

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +