Berriak

KUKUPRAKA LUDOTEKA

2017/05/26

UDA 2017

Onartutakoen zerrenda Ludotekaren UDAko jardueretan parte hartzeko:

ONARTUTAKOEN ZERRENDA

Oharrak:

1.- Udako jardueretan parte hartzeko plaza esleitu eta onuradunak atzera egin nahiko balu: ekainaren 2ra arteko epea du adierazteko. Atzera egingo balu, itxaron zerrendan dagoen hurrengoari emango zaio plaza.

2.- Txanda bakoitzeko lehenengo egunean (astelehenean), onuraduna ludotekara joaten ez bada eta ludotekako arduradunek abisurik jasotzen ez badute, ume horren eskaera baliogabetzat hartuko da EGOKITU ZAIZKION TXANDA GUZTIETARAKO eta beraz, itxaron zerrendako hurrengoari deituko zaio.

2017-18 IKASTURTEA

OHAR GARRANTZITSUAK

1.- 2017-18 ikasturterako ONARTUTAKOEN ZERRENDA datorren astean argitaratuko dugu web gune honetan bertan.

2.- Onartutakoen zerrendak argitaratu ondoren, PLAZA tokatu bazaizu ondorengo oharra hartu beharko duzu kontuan:

 Azken orduko arazoak direla medio Ludotekaren tasa ordaintzeko ordainagiria UDALETXEAN jaso beharko da DIRU-BILKETAren bulegoetan (Foru kalea 1). Ordainketa egin ondoren, ordainagiria Herritarren Arretarako Bulegoren batera eraman behar da. Kuota murrizteko arrazoiaren bat dutenen kasuan, ordainagiriarekin batera murrizketari dagozkion agiriak ere aurkeztu beharko dira.

 

Argibide gehiago: Kukupraka ludoteka

Eskoletako plaza- AREETA  ' 94 466 03 55

kukuprakaludoteka@getxo.eus

Astelehen, asteazken eta ostegunetan: 10:00- 13:30

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +