Berriak

Apelliduak abizendu!!

2017/07/12

kartela

Zure izena edo abizena euskarazko grafiaz jarri gura duzu? Orain erraz-erraza da. Irakurri ondo argibideak:

  1. Joan Erregistro Zibilera eta bete zure datuekin han emando dizuten eskaera-orria.
  2. Eraman agiri hauek:
    - Nortasun agiriaren fotokopia. Adinez nagusia ez bazara, gurasoena ere beharko duzu.
    - Hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria. Zure jaioterriko epaitegian edo erregistro zibilean eskatu behar duzu. Nahi izanez gero, www.justizia.eus web gunearen bidez ere eska dezakezu.
    - Errolda-agiria. Udaletxean eskatzen da eta, adinez nagusia bazara, gurasoena ere beharko duzu.
    - Familia-liburuaren fotokopia, ezkonduta bazaude edo seme-alabarik baduzu.

- informazio gehiago

Abizena aldatzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik ordua eskatzea Erregistro Zibilean.

Zure izena edota abizena euskaraz nola idatzi behar den kontsultatzeko: www.euskaltzaindia.eus web gunea (Onomastika/Deiturak atalean).

Getxoko Erregistro Zibila
Foru kalea 10 beheko solairua
48992 Getxo
946023970
48062400I@aju.ej-gv.es
ordutegia: 9.00-14.00

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +