Datu soziolinguistikoak

Euskara Zerbitzuak aldiro Getxoko azterketa soziolinguistikoak egiten ditu. Azterketon helburua udalerriko errealitatea ezagutzea eta, ondoren, EBPN bezalako euskararen garapenerako Plan Estrategikoak egitea da.

Azterketa hauen emaitzak "Getxon euskarak badu etorkizunik" izenburuarekin argitaratu dira.

Azterketa orokorrez gain, azterketa osagarriak eta kaleko erabileraren neurketak ere egiten ditu aldiro.

1995eko azterketa sailaren lehena izan da, eta 2002ko Euskara Plana egiteko oinarria ezarri zuen.

Euskarak badu etorkizunik I

GETXOK BADU ETORKIZUNIK II izena hartzen duen azterketa soziolinguistikoa 2003an egin zen eta I.EBPNa egiteko erabili zen.

 

Euskarak Badu Etorkizunik II

2007ko datu soziolinguistikoak.

II. EBPNa (2008-2011)  idazteko erabilitako datuak.

 

2007ko datuak

2010eko datu soziolinguistikoak.

2010ean egin zen azterketa soziolinguistiko osoa hemen ikusi ahal da: Analisis sociolingúístico 2010

Aipatutako azterketa horren laburpena liburuxka modura argitaratu zen: Euskarak badu etorkizunik  

Kale erabilera neurtzeko lehen saioa 1994an egin zen. Siadecok egin zuen eta berak proposatutako metodologia jarraituz burutu zen. Metodologia bera da, hain zuzen ere, ondorengo azterketetan jarraitu dena.

Orduan, euskararen erabilera Getxon %2,8koa zen batez beste. Erabilera handiagoa topatzen da gaitasun handiagoko gune eta kolektiboetan, hau da, 14 urtetik beherakoen artean eta Andra Marin.

Kale erabileraren neurketa 1994

 

2010ean III. EBPNri begira egin zen erabilera sozialaren neurketa.

Azterketak erabileraren gorakada erakusten du (%9,2) eta nabarmen geratu zen aldez aurretik susmatzen zen kontu bat; Getxon erabileraren protagonista nagusia umea da. Euskara batez ere umeekin komunikatzeko erabiltzen da.

Kale erabileraren neurketa 2010

 

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +