Kanpainak

FAMILIA

EMAIOZU EUSKARA

 

 

EMAIOZU EUSKARA kanpaina jaioberrien gurasoentzat da. Alkatearen eskutitzarekin batera, aholkuak jasotzen dituen liburuxka, adur-zapia eta “Txikia izanik” kanten CDa bidaltzen zaizkie.  

 Aurkezpen eskutitza

Aholkuak jasotzen dituen liburuxka

Kartela

Orri markatzailea

Familia bidezkoa delako euskara jasotzeko modurik naturalena, errazena eta eragingarriena EMAIOZU EUSKARA

EUSKARA AHOAN

 

Getxoko Udalak abian duen EBPNren barruan berebiziko garrantzia hartzen du euskararen familia bidezko transmisioak. Helburu hori garatzeko asmoatn Euskara Zerbitzuak urteak daramatza haur jaioberrien gurasoak sentiberatzea helburu duen kanpaina garatzen. Kanpaina honek bi zati ditu: batetik, “EMAIOZU EUSKARA” izena hartu duena; hilero-hilero, haurra izan duten bikoteei hainbat material biltzen duen karpeta (esku-orria, adur-zapia, oparitxoa bat…)  bidalita burutu da. Bigarren zatiak “EUSKARA AHOAN” izena hartzen du eta honetan, materiala bidaltzen zaie ( esku-orria, askari-poltsa, oparitxoa bat…) urtebeteko haurrak dituzten familiei.

>> Euskara ahoan

HAUR HIZKERA

 

Eskuak inoiz badaki nola iritsi bihotzeraino

Bertan ahotsak entzuten dira batzuetan

inoiz negarra inoiz algarak

inoiz tristura lakarra

beldurra ere ematen du inoiz isiltasunak

eta inoiz maite-maiteen pindar biziak

eta inoiz poza gaua argitzen

batzuetan hotsa hitz bihurtzen da

putzu batera jauzi eginez…

eta batzuetan hitz txiki hauek

orri artean gorde nahi dute

bihotza esku eskua bihotz

haurrak garela inoiz inori ahantz ez dakion

jose luis otamendi

>> Haur hizkera. Liburuxka

SENDI

 

Getxon SENDI egitasmoa da familia osoarentzat jarduerak antolatzen dituena

Gurasolaguna

Ikastetxeko gurasoak beste guraso batzuekin biltzen dituen BERBALAGUNAren aldaera da. Haurrak direla eta, euren ordutegi eta zaintza beharretara egokituta dago. 

SENDI

Getxoko familiak euskaraz

Lander 685 73 29 63 | sendigetxo@yahoo.com

www.egizu.org

EGIZU elkartea da antolatzailea

EGIZUk euskararen erabilera bultzatzen du Getxon, batez ere belaunaldi berrietan. Espazio berriak sortu eta sare harremanak indartu, euskaldunentzat eta euskara ikasten ari direnentzat. Azken batean, EGIZUren helburua ez baita euskararen ezagutza zabaltzea, besterik gabe, baizik eta euskal hiztunak sortzea.

Harremanetarako:

Egizu Getxo Euskaldun elkartea

Martikoena 16, 2. pisua 3. bulegoa 48992 GETXO
619 935 541 / 616 885 165 / 685 732 963

egizugetxo@gmail.com

www.egizu.org

 

IRAKASKUNTZA

NAHI DUDALAKO

 

"Nahi dudalako" kanpainak D ereduan matrikulatzera animatzen ditu batxilergoko eta Lanbide-heziketako ikasleak

Egitasmoan Bizkaiko Foru Aldundiak, Eudelek, Bizkaiko hainbat udalerri eta mankomunitatek eta Alkarbidek hartzen dute parte. ww.nahidudalako.com web orrian, Bizkaian dagoen hezkuntza-eskaintza kontsultatu daiteke

Kanpaina honek, D ereduan matrikulatzera animatzen ditu Bizkaiko batxilergoko eta lanbide-heziketako ikasleak. www.nahidudalako.com web orrian Bizkaian dagoen hezkuntza-eskaintza kontsultatu ahal izango dute gazteek. Ekimen horrek udalen, mankomunitateen, Eudelen eta Alkarbideren babesa ere badu, besteak beste. Gurasoek, batetik, eta seme-alabek, bestetik, web orri praktiko honi buruzko informazioa ematen duen gutuna jasoko dute. Gutun horretan, ikasketetan dauzkaten aukeren berri ematen zaie, eta ikasketa horiek D ereduan egiteak gazteentzat daukan garrantzia azaltzen zaie. Horrez gainera, web orria ezagutzera animatzen direnek sari ugari lortzeko aukera izango dute

“Nahi dudalako!” DBHko hirugarren eta laugarren mailako 6.200 ikaslerengana eta haien gurasoengana iritsiko da, edukien “pantaila” ezberdinak erakutsiko dizkien bideo-joko itxurako diptiko baten bidez. Bestalde, ikastetxeetan hitzaldiak emango dira, zuzenean gazteengana iristeko

Derrigorrezko hezkuntza amaitu ondoren, Bizkaiko gazteek batxilergoko eta lanbide-heziketako ikasketak euskaraz egiten jarrai dezaten sustatzeko kanpaina Alkarbide Bizkaiko euskara zerbitzuen bilgunean parte hartzen duten zenbait udalerrik sustatu dute. Guztira, Bizkaiko 17 udalerrik eta 3 mankomunitatek parte hartu dute ekimen honetan: Abanto-Zierbena, Arrigorriaga, Balmaseda, Berango, Berriz, Bilbao, Elorrio, Enkarterriko Udalerrien Mankomunitatea, Erandio, Etxebarri, Getxo, Gordexola, Laukiz, Maruri-Jatabe, Muskiz, Ortuella, Sestao, Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatea, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea eta Zierbena

>> Nahi dudalako. Gutuna

EUSKARAZKO EREDUEN ALDE

 

Haurra eskolara eramateak prozesu berri bati hasiera ematea dakar, haurrari pertsona legez garatzen lagunduko dion prozesua hain zuzen. Eskolara eramatean haurra gizartean integratzen dugu, eskola baita giza-harremanekin harremanetan sartzea errazten duen erakundea.

Gure haurrak eskolara eramatearen konpromisoa ikastereduen aukeraketara ere zabaltzeko kanpaina da hau, irakaskuntza eredu euskaldunak bultzatzeko, bereziki D eredua.

UME ELEBIDUNEN GURASOENTZAKO ESKULIBURUA

 

Umeek hizkuntza bat baino gehiago ikas dezakete erraz-erraz, baina erabili ezean hizkuntzak ere herdoildu egiten dira. UME ELEBIDUNEN GURASOENTZAKO ESKULIBURUAn hainbat aholku batu ditugu hezkuntza eta eleaniztasuna ardatz hartuta, gurasoek egin ohi dituzten galderen erantzun gisa antolaturik. Adibidez

  • Elebidun izateak badu abantailik?
  • Ez aitak eta ezta amak ere ez daki euskaraz hitz egiten. Nola lagunduko diegu seme-alabei elebidun izatera iritsi daitezen?
  • Zein hizkuntzatan ikusi behar du nire semak-alabak telebista?
  • Egokia da nire seme-alabak hiru hizkuntza ikastea?      

 Liburuxka hau Alma Flor Ada eta Colin Baker irakasle entzutetsuen GUÍA PARA PADRES Y PROFESORES DE NIÑOS BILINGÜES liburuan oinarrituta dago eta zeuek eguneroko bizitzan erabiltzeko prestatu dugu.

>> Ume elebidunen gurasoetnzako eskuliburua

 

Eskatu hemen:

Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzua

94 466 00 10/11

euskara.zerbitzua@getxo

HELDUEN EUSKALDUNTZEA

DENOK BATERA EUKARA AURRERA. Eman izena euskaltegietan

 
  
 
Getxoko Udalak diru-laguntzak ditu euskara ikasi nahi duten getxotarrentzat: baliabide ekonomiko nahikorik ez dutenentzat, Getxoko saltokietan lan egiten dutenentzat, gazteentzat, gurasoentzat, haur zaintzeileentzat, begiraleentzat,... Etorri eta izena eman besterik ez duzu egin behar.
 

DENDAKETAN

 
 
 
Euskara Bizi programaren barruan Getxoko dendari eta ostalarientzako antolatzen diren oinarrizko euskarazko ikastaroak dira. Bezeroei arreta euskaraz egiteko ikastaro laburra da. Euskaraz ez dakien dendariari lehenengo urratsak ematen lagundtzen dio. 
 

CÓMO APRENDER EUSKERA EN 20 MINUTOS Y NO INTENTAR MORIRSE

 
 
 
20 minututan? BAI
"Kaixo" gaztelaniazko "hola" da; "sí" "bai" esaten da eta "Getxok" Getxo esan nahi du. Gero eta gehiago dira euskara dakiten getxotarrak; dena dela, asko dira oraindik gure hiskuntzara mesfidati hurbiltzen direnak. Batzuetan gauza ezezagunei diegun beldurrrak, hizkuntza bat ikastea bezain gauza erraza zeregin zaila edo ezinezkoa dela pentsaraztera eraman ohi gaitu. Hara bada, antzerki-proiektu honek euskara ikastearen inguruan sortutako mito guztiak eraitsi nahi ditu, bertaratutakoei dibertigarria bezain arriskutsua den erronka proposatuaz; hala nola: erronka onartzen duten ikusleek 20 minutuko klase labur baten ondoren beren buruei euskarazko oinarrizko hainbat nozio berenganatzeko gai direla frogatuko diote. Inolako zalantzarik gabe, 20 minutuko gozamena emango dizun antzezpen ludikoa eta didaktikoa da.
 
Eta antzezlanaren ostean, egunero, 20 minutuko euskara klase laburra: agurrak, zelan eskatu freskagarri bat, familia eta abar... 20 minutu baino ez!!
 

KULTURARTEKOTASUNA

Maia Egutegia

 

 

“Getxoko auzokide batek, paseo bat ematen ari zela, maien garaikoa izan daitekeen oholtxo bat aurkitu du Galeako Gotorlekuan, kondaira batekin…”. 

Fikziozko istorio horren testuinguruan Getxoko Udaleko Euskara eta Immigrazioko Zerbitzuek “Maia Egutegia” proiektua jarri dute martxan. Programak aurreikusten ditu talde sustatzaile bat martxan jartzea eta euskara eta immigrazioko arloetako pertsonen eta elkarteetako kideren partaidetza edukiko duten hiru proiektu aurrera eramateko diru-laguntza ematea.

“Munduko Mitologia eta kondairak” proiektuak irabazi zuen Getxoko Udalak kulturartekotasuna eta bizikidetza sustatzeko antolatutako “Maia Egutegia” ekimenaren lehenengo diru-laguntzen deialdia.

Informazio gehiago: http://maiaegutegia.wordpress.com/

TURISTENTZAKO EUSKARAREN EGOERARI BURUZKO FOILETOA

 
 

KIROLA

GEHITU KIROLA, KIROLEAN EUSKARA SUSTATZEKO HITZARMENA

 

ZER DA GEHITU KIROLA? 

Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuaren, bereziki, ume eta gazteei zuzendutako egitasmo sektorial estrategikoa da, kirol jardueretan euskararen erabilerari aukerak zabaltzeko:

           - Euskara dakitenek erabil dezaten.

           - Ikasten ari direnek, praktikatzeko aukera berriak izan ditzaten.

           - Ez dakitenen artean, euskararekiko interesa sustatzeko. 

GEHITU Kirola GEHI egitasmoaren barruan garatutako programa da

>> GEHITU Kirolera. Gida 2008/9

AUKERATU ZEUREA 

 
 
 
Aukeratu Zeurea euskararen erabilera kirolean sustatzeko sentiberatze-saioa da. Egitasmoa Bizkaiko hainbat udalek jarri dugu martxan, ALKARBIDE Bizkaiko Euskara Zerbitzuen bilguneak koordinatuta.  2009an eman zitzaion hasiera egitasmoari, eta orain arte egindakoa www.aukeratuzeurea.biz web gunean bilduta dago:
 
 

AUKERATU ZEUREA. Liburuxkak

AUKERATU ZEUREAK. Posterrak

 

LUZATZE-ARIKETAK

 

 

Luzatze-ariketak funtsezkoak dira gorputz- eta kirol-hezkuntzan, baina ez pentsa luzatze-ariketak kirolariek bakarrik egin behar dituztenik! Izan ere, egungo bizimoduak ‘gelditasuna’ bultzatzen du hein handi batean (ibili beharrean, autoz joaten gara, eskailerak igo beharrean, igogailua erabiltzen dugu, denbora luzea ematen dugu jesarrita…) eta, horregatik, gutako edozeinek egin ditzake luzatzeariketak (izatez, nagiak ateratzea tentsioa askatu eta gorputzeko muskuluak lasaitzeko modu bat besterik ez da) , adina eta gorputz-sasoia gorabehera. Kontuan izan, gainera, luzatze-ariketek onura ugari ekartzen dizkigutela.

>> Liburuxka. Luxatze-ariketak 

HARTU ETA PASA ENTRENAMENDUETAN EUSKARA

 

 

Kanpaina honen bidez entrenamenduetan euskaraz egitea sustatu nahi dugu, Getxon ari diren entrenatzaile euskaldunak animatzeko umeekin euskaraz egin dezaten.

Entrenamendu saioak kirolari ospetsuekin, hitzaldiak eta entrenatzaileen prestakuntza saioak ere antolatzen ditugu. 

KULTURA

 

GEHITU KULTURA

 

Zer da GEHITU Kultura? 

KULTUR jardueretan euskararen erabilerari aukerak zabaltzea da egitasmo honen helburu nagusia:

  • Euskara dakitenek erabil dezaten.
  • Ikasten ari direnek, praktikatzeko aukera berriak izan ditzaten.
  • Ez dakitenen artean, euskararekiko interesa sustatzeko.

Haur eta gazteei begira antolatzen diren kultur jarduerakeuskaraz egindaitezen bultzatu nahi du GEHITU KULTURAk.

Entitateei hitzarmena sinatzea proposatu zaie: taldeek konpromiso batzuk hartzen dituzte euskararen erabilera bultzatzeko eta udalak konpromiso horiek bete ditzaten laguntzak eta zerbitzuak eskaintzen dizkie. 

58 elkartek sinatu zuten Gehitu Kultura hitzarmena (A, B edo C hitzarmena). Hitzarmen ekitaldia 2011KO martxoaren 25ean egin zen Fadurako Areto Nagusian. Hitzarmenak horrela geratu ziren:

  • A hitzarmena: 29 elkartek sinatu zuten
  • B hitzarmena: 13 elkartek sinatu zuten
  • C hitzarmena: 16 elkartek sinatu zuten

GEHI egitasmoaren barruan garatutako programa da, eta horren barruan azaltzen dira GEHITU Kulturaren nondik-norako guztiak.

EUSKARAREN JARDUNALDIAK

 
 

IPARRA GALDU GABE

 
 

Euskal Kultur Erakundea, EKE, 1990ean sortu zen Iparraldean euskara eta euskal kultura bultzatzeko helburuarekin. EKEn, Frantziako Kultura ministerioa, Akitania eskualdea, Departamendua eta 146 herri biltzen dituen mankomunitatea daude sartuta.

Euskal Kultur Erakundeak 10 urte daramatza harremanetan Getxoko Udalarekin eta harreman horretatik sortu dira IPARRA GALDU GABE bezalako programak. Bi urtez behin egiten den programa honek duen helburua hauxe da: Ipar Euskal Herria Getxon ezagutzera emateko ekintza anitzak antolatzea. Horretarako hainbat jardueratako kulturgileak ekarri ditugu Getxora: literatura, dantza, musika, gastronomia, kirola, kultura, turismoa, kontularitza, antzerkia, eta abar.

Orain arteko balorazioa oso positiboa izan da. IPARRA GALDU GABE programaren barruan antolatutako jardueretara:
  • 2004ko edizioan 2.700 ikusle inguru hurbildu ziren.
  • 2006an antolatutakoetan 1.500 ikusle inguru.
  • 2008an 4.406 ikusle. Horien barruan, 2.496 lagunek bisitatu zuten “Batek mila, Euskal munduak”  erakusketa. 

>> Iparra Galdu Gabe. Programa 2010 

>> Iparra Galdu Gabe. Programa 2008 

>> Iparra Galdu Gabe. Programa 2006 

>> Iparra Galdu Gabe. Programa 2004

OLENTZERO

 
 

SAN JOAN

 
 2015

MERKATARITZA

AKADEMIAK "Getxon akademiak eta zentroak ere euskaraz”

 
Liburuxka bat da, eskaintza euskaraz duten akademien eta zentroen gaineko informazioa biltzen duena. Liburuxkaren helburua eskolatik edo lanetik kanpo egin nahi diren aisialdiko ekintzak euskaraz ere egin daitezkeela jakinaraztea da.Liburuxkan hainbat akademia eta zentro agertzen dira, eta eskaintza zabala da: aholkularitza psikopedagogikoa, eskola-laguntza, musika, dantza, eskulanak, pintura, euskara eta abar.
 Gehienek ume eta gazteentzako eskolak edo ekintzak eskaintzen dituzten arren, helduentzat ere badaude hainbat eskola.

>> Getxon akademiak eta zentroak ere euskaraz. Liburuxka

ARRANDEGIAK "Arrandegian ere euskeraz”

posterra

Euskaraz erostea erraza dela erakusteko arrandegietan martxan jarri den kanpaina da. Posterrean, arrandegian aurki ditzakegun arrain ezagunenen irudiak eta hiztegia.

>> Posterra. Arrandegian ere euskaraz

ARROPA-DENDAK "Arropa-dendan ere euskaraz”

 

posterra

Kanpaina honen bidez euskaraz hitz egitea bultzatu nahi da, dendarien eta gurasoen artean zein gurasoen eta seme-alaben artean.

>> Posterra. Arropa-dendan ere euskaraz

>> Moztekoak. Arropa-dendan ere euskaraz

AUTOESKOLAK "Praktika ezazu! Gidabaimena euskaraz”

  
 

Gidabaimena euskaraz

Getxoko Udalak gazteen artean, bereziki 17 eta 23 urte artekoen artean, gidabaimena lortzeko azterketa teorikoa euskaraz egitea sustatzen segituko du, “Gida-baimena euskaraz” kanpainaren bidez.

FRUTA ETA BARAZKI DENDAK “Fruta dendan ere euskaraz” / “Sasoian sasoikoa”

 

posterra   posterra

Fruta eta barazki dendetan euskara erabiltzeko kanpaina.

>> Posterra. Fruta dendan ere euskaraz. Frutak

>> Posterra. Fruta dendan ere euskaraz. Barazkiak

Sasoian sasoikoa

UK aldizkariak argitaratuak. Frutak eta barazkiak zein garaitan jan behar diren dio.

>> Posterra. Sasoian sasoikoa. Barazkiak

>> Posterra. Sasoian sasoikoa. Frutak

HARATEGIAK “Harategian ere euskaraz” 

 

posterra

Harategietan ere euskara bultzatzeko kanpaina da honakoa

>> Posterrak. Harategian ere euskaraz. Bildotsa

>> Posterrak. Harategian ere euskaraz. Behia

>> Posterrak. Harategian ere euskaraz. Txerria

INMOBILIARIAK “Buscas casa edo etxe bila zabiltza?”

 

Establezimenduetan gaztelaniarekin batera euskara ere erabiltzeko balio erantsia dela uste denez, CDan bertan kartel-ereduetarako hiztegitxoa, oinarrizko esamoldeak eta hiztegia aurki daitezke, baita lokal eta erakusleihoetan jartzeko fitxa eta kartel ereduak eskuratzeko aukera ere

>> Diptikoa. Buscas casa edo etxe bila zabiltza

IZEN-ABIZENAK EUSKAL GRAFIAZ “Apelliduak Abizendu!!!!”

 

kartela

Zure izena edo abizena euskarazko grafiaz jarri gura duzu? Orain erraz-erraza da. Informazio gehiago.

LIBRETATXOAK “Erosi euskaraz

 

Erosketak idazteko kuadernotxoa euskaraz; barruan hiztegia darama

>> Kartela. Libretatxoa

KOMUNIKAZIOA “GEHI Getxo euskalduntzeko hitzarmena. Euskara aukera paregabea"

 

Getxoko merkatariei zein herritarrei GEHI Euskara Merkataritzara planaren berri ematea. Euskararen erabilera, merkataritza establezimenduek egiten duten eskaintzaren kalitatea hobetzen duen faktore gisa uler dadila sustatzea, eskaintza honi gehitzen dion balore "ekonomikoa" azpimarratuz. Komunikazio plana bi esparruri zuzendu beharko zaio; merkatariei batetik eta herritarrei bestetik

>> Komunikazioa. Merkatariak

>> Komunikazioa. Bezeroak

MERTZERIAK “Mertzerian ere euskaraz"

 

posterra

Merkatarien eta bezeroen artean euskara bultzatu nahi da. Bezeroak euskaraz eskatzera animatu eta merkatariei ikusarazi nahi zaie euskara kalitate gehigarria dela eskaintzen duten zerbitzuan

>> Kartela. Mertzerian ere euskaraz

OKINDEGIAK “Okindegian ere euskaraz"

 

posterra

Euskaraz erostea erraz-erraza dela erakusteko eta dakigun apurra erabiltzea garrantzitsua delako martxan jarri den kanpaina

>> Posterra. Okindegia

OROIMEN TXARTELAK “Ospatu eta oroitu euskaraz"

 

kartela

Zure gonbidapenak, oroigarriak... euskaraz. Informazio gehiago.

 

OSTALARITZA “GetxOn egin"

 

GetxOnegin egitasmoa jarri da martxan, Getxoko ostalaritza-establezimenduetan euskara sustatzeko. Ostalarien eta bezeroen artean euskaraz egitea bultzatu nahi da; alde batetik, bezeroak euskaraz eskatzera animatu, eta bestetik, ostalariei ikusarazi nahi zaie euskara kalitate gehigarria dela eskaintzen duten zerbitzuan.

>> Gida. GetxOn egin

OSTALARITZA “GetxOn egin, pintxo lehiaketa"

 

Ostalaritza eta euskara uztartzea du helburu Lehiaketak. Aurkeztutako pintxoa asteburuan euro batean salduko da eta berritasunen artean, herritarrek pintxoen puntuazioarekin batera euskaraz idazten duten piropoa bultzatu nahi da, hizkuntza osagai bezala.

>> Kartelak. Pintxo lehiaketa 

ZOZKETA “Eroan euskaraz"

 

Merkatarien eta herritarren arteko elkarreragina sustatzeko kanpaina.

>> Triptikoa. Zozketa

ZABALDU EUSKARAREN ATEA. Errotuluak euskaraz

 
errotuluak
 

Errotuluak, olanak, biniloak, pertsianak eta ibilgailu komertzialak euskara hutsez edo euskaraz eta gaztelaniaz jartzeko diru-laguntzak.

Informazio gehiago


 

TEKNOLOGIA BERRIAK

 

EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA

 

Katalogo honetan euskaraz argitaratzen diren produktu berrienak eta eurei buruzko informazioa aurkitu ahal izango duzue, bai musika arloko produktuak, bai eta informatika arlokoak, bideoak, DVDak, liburuak, komikiak, jostailuak, jokoak edota aldizkariak ere.

Katalogoa bi euskarritan ikus dezakezue, paperean edo internet bidez katalogoa.org helbidean.

Katalogoan agertzen diren produktuak herriko hainbat dendatan izango dituzue salgai. Beraz, adi ibili eta katalogoaren irudia ikusten duzuenean sartu beldurrik gabe!

>> Katalogoko produktuak Getxoko dendetan

>> Katalogoa 2011-12

>> katalogoa.org 

SAREKO EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA

 
Sareko euskarazko produktuen katalogoa
 

>> Sareko euskarazko produktuen katalogoa. Liburuxka

ERABILERARAKO SENTSIBILIZAZIOA

ARGIA EREITEN. GETXOKO EUSKARA SARIA

argia ereiten

Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak 2010ean eman zuen lehenengo aldiz EUSKARA SARIA.

Sari honen helburua euskararen gizarte erabilera babestu, sustatu edo/eta hedatzeko zereginetan nabarmendu diren eragileei- pertsonei errekonozimendu bat egitea da.

Euskara Saria erakundeek, elkarteek edo pertsona fisiko nahiz juridikoek jaso dezakete.

Saria emateko kontuan hartzen dira saritutako lan edo jardueraren kalitatea eta esanahia, eta euskararen normalkuntzaren alor guztietan egindako ekarpena. Halaber, saria ematerakoan oso gogoan izango da pertsona edo elkartearen orain arteko ibilbidea eta jarraitasuna.

Hautagaiak aurkezteko epea (2015eko azaroaren 2ra arte)

Euskararen alde egindako lanagatik saria jasotzea merezi duen nor edo nor (pertsona, elkartea,...) proposatu nahi baduzu hementxe duzu aukera: proposamenak

Hautagaiak aurkezteko baldintza hauek kontuan izan behar dira:

  • Hautagaiak banakoak, izan litezke baina baita taldeak, elkarteak, kolektiboak… ere.
  • Aurkeztutako hautagaiak getxotarra izan behar du sortzez, edo Getxon finkatutakoa bizitzaz nahiz jardunbidez.

Aukeraketa prozesua

Epaimahaia Sarian aurkeztutako hautagaien merezimenduak epaimahai batek aztertu eta baloratuko ditu. Epaimahaia honela osatuko da:

  • Mahaiburua: Getxoko Alkatea.
  • Mahaikideak: Euskara zinegotzia eta Getxoko Euskararen Aholku Batzordeko 12 kideak.
  • Idazkaria: Euskara teknikaria.

Hautagaiak

Hautagaiak aurkezteko baldintza hauek izan behar dira:

  • Hautagaiak banakoak, izan litezke baina baita taldeak, elkarteak, kolektiboak,...ere
  • Aurkeztutako hautagaiak getxotarra izan behar du sortzez, edo Getxon finkatutakoa bizitzaz nahiz jardunbidez

Saria jasotzeko hautagaiak aurkeztu ahal izango dituzte:

  • Getxoko euskalgintza elkarteek, euskaltegiek, ikastetxeek eta baita banakoek ere
  • Aurreko puntuan azaltzen den epaimahaiak
  • Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak

Saria

argia ereiten

"Getxon, euskerearen eta euskaldunon metaforea dogu artea. Sasoi batean euskereak geure herrian inguru naturala eukan, baina gaur sarritan arraro dago; artadi ziranak arbola bakarti edo apurrak baino ez dira o(ra)in, garaitikoen artean ondo aditu ezkero baino ikusten ez diranak.

Galarazpenak galarazpen, hala-ta guztiz bere, batzuek hemen irauten dabe indartsu, eta horreek badaukie hazteko eta zabaltzeko gogortasuna.

Arteak badauka gogoa, asmoa eta ahalmena arte barri bihurtzeko udabarriro sortzen eta udagoienero heltzen diran madarikatzen ibili beharrean argitxu bat biztutea.

Horregatik emon gura izan deutsagu sari hau geure artean argia erein dabenai. Zelan erein, halan bildu."

Saria Getxoko Luix Artola artisauak sortutako oroigarria da. Saria arte egurrezko eskultura da. Eskulturaren bidez saridunen lana irudikatu nahi da: batetik, ezkurra erein, izan ere, saridunak "erein" egin/egiten du, euskara hazi eta osasuntsu bizi dadin. Besterik, argia erein: eskulturak "argia" pasatzen uzten du, saridunak euskararen munduan egin duen bezalaxe.

Gala (abenduaren 1ean)


Abenduaren 1, 20.00, Fadurako kiroldegia, Areto nagusia

Aurreko Saridunak

Saria GETXOko artisau batek sortutako oroigarria da. Saria arte egurrezko eskultura da. Eskulturaren bidez saridunen lana irudikatu nahi da.

2010: Laura Lapeyrak J. Bta. Zabala ikastetxean euskararen alde azken hamarkadan egindako lanagatik

LAURA LAPEYRA izan zen 2010. urtean lehen edizioko sariduna Juan Bautista Zabala ikastetxearen Gurasoen Elkartean euskararen alde, euskararen erabileraren alde azken hamarkadan egindako lanagatik.

2011: Bittor Egurrolak bizitza osoa gure hizkuntza sustatzera dedikatzeagatik

BITTOR EGURROLA izan zen 2011. urteko sariduna euskararen alde bizitza osoan gizartearen hainbat alorretan egindako lanagatik

2012: San Nikolas ikastolak euskarazko heziketan 50 urtetan egindako lanagatik

2012

San Nikolas ikastolak jaso du  Getxoko Udalak urtero antolatzen duen “Argia Ereiten Euskara Saria”, 50 urte beteko dituelako. Sariak, bere hirugarren edizioan, herrian euskararen irakaskuntzan, normalkuntzan eta hedatzean ikastolak hainbeste urtetan egindako ekarpena nabarmendu nahi du.

Gaur egun Haur eta Lehen Hezkuntzak, eta DBH eskaintzen ditu ikastolak, baina heziketa akademiko horretaz gain, erronka ikasleen heziketa intregrala lortzea izan da beti.  Horregatik, helburuen artean euskara eta euskal kultura zabaltzea, eta inguruko ohiturei begirunea erakusten dieten gizaki sortzaile, arduratsu eta profesionalak heztea ere daude, aurrerapen teknologikoekin, kirola garatzearekin, eta abarrekin bat egiteaz gain.

2013: Nahikari Ayo

Nahikari Ayo

Nahikari Ayo romotarrak jasoko du Argia Ereiten Euskara Saria 2013ko azaroaren 28an, 20:00etan, Biscaytik Areetako Bake Eder Ezagutza Zentroan ospatuko den ekitaldian. Getxoko Udalak euskararen erabilera babestu, sustatu edo hedatzeko zereginetan nabarmentzen diren Getxoko erakunde, elkarte edo pertsonak goraipatzen ditu Sariarekin. Laugarren edizioa Nahikari Ayorentzat izan da, duela hamar urtez geroztik udalerriko ikastetxeetan bertsolaritzako klaseak ematen dabilenarentzat, ume eta gazteen artean euskararen erreferente bihurtu delako. Ayok ikastetxeetan bertsolaritza, euskara eta ondo pasatzea lotzea lortu du eta hori oso garrantzitsua da gazteentzat. Horretaz aparte, ALBE Algortako Bertsolari Eskolan ere ematen ditu klaseak; bertsoak kantatzen ibiltzen da, eta baita epaile eta gai-jartzaile lanetan ere.

2014: Gobela ikastola

2016: GetxoGaso gasolindegia

IZARREN DISTIRA

 

Izarren Distira gazteen talentua saritzeko antolatzen da. Show honek 12-18 urte bitarteko gazteei hautaketa proba bat proposatzen die, ezkutuan duten artista distiratsua azaleratu dezaten. Galan plaza bat eskuratu ahal izateko, aldez aurretik ikuskizun bat landu beharko dute (bakarrizketa, antzezlana, kanta, dantza, bertsoak, magia, malabarismoak...) eta epaileen aurrean taldeka nahiz bakarka aurkeztu beharko dute. Gutxienez 2 eta gehienez 10 minutuko emanaldiak onartuko dira, hauek euskaraz izan behar dutelarik.

>> Izarren distira 2010. Esku orria

>> Izarren distira 2011. Esku orria

EUSKARA BIZI

 
  

“EUSKARA BIZI” kamisetak

 
       

“SENTSIBILIZAZIORAKO KOMUNIKAZIOAK: BAI ESAN

 
 
Herritarrek udalarekin izaten dituzten  harremanetan euskara gehiago erabiltzea da kanpaina honen helburua. Hartara, herritarren aldetik eskaera sortzea eta, udalaren aldetik, erraztasunak ematea  euskaraz egiteko.
 
>> Bai esan 3. Liburuxka
>> Bai esan 2. Liburuxka
>> Bai esan 1. Liburuxka

SENTSIBILIZAZIORAKO KOMUNIKAZIOAK: “Eta zuk, zein hizkuntza bizi dituzu?”

 
 
 Nork bere aukera du, eta Getxon denontzako lekua dago
 
Getxotar gizartea erantzuten ari da, euskararen normalizazioarekin duen konpromisoa erakusten ari da.
Getxoko Udalak, errealitate honi erantzuteko asmoz, zenbait ekimen bultzatu gura ditu, besteak beste, "EUSKARA BIZI" izenekoa, gure udalerrian nahi duten guztiek euskaraz ere bizi ahal izateko.
Zure borondatearen menpe dago guztia: nahi baduzu, zuren harremetarako espazioak euskaraz ere eraiki ahal izango dituz, indatu, sortu, zabaldu... euskaraz bizi.
 
>> Eta zuk zein hizkuntza bizi dituzu?. Esku-orria

EUSKALDUN ZAHARREI ESKERRAK EMATEKO EKITALDIA

 
 
 
(handiago ikusteko sakatu irudiaren gainean)
 
2010eko maiatzaren 8an egin zen ekitaldia Villamonteko Kultur Etxean.
 

JAIETAKO BARRAKAK

 

Getxoko Udala Alkarbiderekin elkarlanean, aspaldi hasi zen jaietan izaten diren barraketarako euskarazko materiala sortu eta banatzen, zehatzago ikuskizunetan jartzen duten karteleria ez finkoa eta musika banatzen genien. 

2011n, Bizkaiko Foru Aldundiak, EUDELek eta AFADEk (Ferianteen elkarteak) jaiguneetan euskara sustatzeko hitzarmena sinatu zuten. Hitzarmen horren arabera ferietan ari direnak beraien ikuskizunetan euskara erabiltzeko konpromisoa hartu zuten eta udalerri bakoitzak bere Euskara Zerbitzuaren bitartez edo Alkarbideren bidetik, karteleria euskaratzeko laguntza eskaini behar dute. 

Loturan jarri ditugu jaiguneetarako egokiak izan ahal diren 150 kantatik gora mp3an. Musika martxoso da eta hizkuntza ugaritan dago (%25 euskaraz).

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +