Elkarteak

EGIZU

EGIZU GETXO EUSKALDUN

Martikoena 16, 2. solairua, 3. bulegoa.

48992 ALGORTA-GETXO

619 935 541

egizugetxo@gmail.com

www.egizu.org

 

EGIZU elkartea Getxoko Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak eta herriko hiru euskaltegiek osatzen dute.

BERBALAGUNA izeneko proiektua da EGIZUren ardatza. Euskararen erabilera sustatu eta Getxoko euskal hiztunen erkidegoa trinkotzea, euskararen erabilerarako sareak hedatzea eta indartzea da helburua. Hori lortzeko, ikasturtean zehar, astero, berbalagun taldeak elkartzen dira eta ikus-entzunezkoak eta ipuin-kontaketa saioak tartekatzen ditugu.

Gazteentzako kirola eta aisia euskaraz bizitzea da Gazte Saltsa: kirola euskaraz! egitasmoaren helburu nagusia. Hileroko mendi irteeraz gain, bizikleta asteburuak, irristaketa ikastaroak, mendi asteburuak, iraupen eski ikastaroa...

UKITX: Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoa. Literatura euskaraz sustatu ume, gazte eta helduen artean. Euskal idazle eta sortzaileekin saioak urtean zehar eta ipuin laburren lehiaketa bat udaberrian.

BEHARSAREA Getxon euskaraz egiten den lana eskaini eta eskatzeko tresna sinple eta eraginkorra da. EGIZU elkarteak kudeatzen du.

SENDIren helburua da Getxoko 2 eta 12 urte arteko umeek, euren gurasoek eta familiakoek euskarara hurbiltzea, ikastea eta erabiltzea, ez dakitenek jakiteko eta dakitenek erabiltzeko. Proiektu hau Getxoko Udala eta Egizu Euskara Elkartearen arteko elkarlana da.

Kliska inforria: EGIZUk euskaldun osoak izaten laguntzen ditu berbalagunak eta Getxoko euskaldunak, eta horretarako, eskura dituzten baliabideen berri ematen dizkiete Kliskaren bitartez

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +