Elkarteak

Bizarra Lepoan

BIZARRA LEPOAN

Martikoena 16, 2. solairua

48992 GETXO

944910387 / 667 540 242

info@bizarralepoan.org

www.bizarralepoan.org

 

Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak hamabost urte daramatza Getxon euskararen erabilera sustatze lanetan.

BAPIRUKE

BIZARRA LEPOAN EUSKARA ELKARTEAk antolatzen duen BAPIRUKEren helburu nagusia hauxe da: aisialdiko ekintzen bidez umeak euskara eta euskal kultura hurbiltzea eta, aldi berean, ondo pasatzea. Etorkinak euskarara hurbiltzea, herriko ume euskaldunekin harremanetan hastea, eta era berean, etorkinen herria, kultura eta hizkuntzak gurera hurbiltzea. Helburua lortzeko Bizarra Lepoan Euskara Elkarteak hainbat jarduera antolatzen ditu urtean zehar, adibidez, tailerrak, ikastaroak… Hala ere, duten eraginagatik eta ume-kopuruagatik Gabonetan, Aste Santuan eta, batez ere, Udan, antolatzen dituzten jarduerak dira garrantzitsuenak.

GEHITU

BIZARRA LEPOANek GEHITU KULTURA eta GEHITU KIROLA egitasmoen dinamizazio lanak egiten ditu: elkarteekin bildu, jarraipen lana egin eta aholku eman, Udalak eskaintzen dituen laguntza eta zerbitzuen berri eman, elkarteek hartutako konpromisoak betetzeko laguntza eskaini, Getxoko gazteentzat interesgarriak izan litezkeen aisialdi munduko ikastaroak antolatzen jarraitu, besteak beste, aisialdiko begirale eta zuzendari ikastaroak.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +