Elkarteak

ALBE

ALBE

Martikoena 16, 2. solaiua

48992 GETXO

605704385

albegetxo@gmail.com

www.albe.eus

 

 

ALGORTAKO BERTSO ESKOLAren jardueraren helburu nagusia bertsozaletasuna bultzatzea da, eta horretarako, mota askotako jarduerak burutzen ditu, nagusienak hauexek dira:

Eskolak ematea

Bertso eskolak hainbat talde ditu: 12-14 urte bitarteko gazteen taldea, 14-16 urtekoena eta 16-20 urtekoena; hauetaz gain, martitzenero batzen den helduen taldea. Hau guztia antolatzeak, koordinazio eta materiala sortzeko lan handia dakar, horretan lanean ari diren irakasleentzat.

Ekitaldien antolaketa

Azpimarragarrienetakoak hauexek dira: Uztaileko Bertso Jaialdi Mundiala, Balkoitik Balkoira ekainean eta Getxoko jaietan bertso saioa izatea ahalbidetzen duen Jaietan Bertsoz programa.

Ikerkuntza eta berrikuntza lanak

Bertso formatuen berreskurapena, bertsolaritzaren erabilera ahozkotasunaren garapenerako, Getxoko bertsolaritzaren historiari buruzko ikerketa, argazkien artxiboa…

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +