Hurrengo ekitaldiak Jazoera guztiak ikusi

Nabarmenak

Zabaldu euskararen atea

Zabaldu euskararen atea

Errotuluak, olanak, biniloak, pertsianak eta ibilgailu komertzialak euskara hutsez edo euskaraz eta gaztelaniaz jartzeko diru-laguntzak.

Ospatu eta oroitu euskaraz

Ospatu eta oroitu euskaraz

Zure gonbidapenak, oroigarriak... euskaraz

BETIKO GETXO Itsasoaren laztanpean

BETIKO GETXO Itsasoaren laztanpean

Andra Mari elizatik, baserri eta estrata zaharren artetik, behinola jatorrizko Getxo izan zena gozatuz, hondartza eta labarretan zehar, aurrez-aurre dugun itsasoa miretsiz, Galeako faro eta gotorlekua lagun ditugula Aixerrota eta hasierara itzultzeko paseoa. Luzea baina gozagarria!

15 minutuko bideoa, Getxoko, betiko Getxoko historia, bere jatorria, geologia, flora ezagutzeko eta baita ere begi kolpe bakarrean harrapatzeko Bizkaia industriala, nekazaria eta itsasora begira egon den Bizkaia.

Ikusi bideoa eta animatu Getxo ezagutzera.

 Ikusi bideoa: Betiko Getxo

Beharsarea

Beharsarea

Lana euskaraz egiteko jendea behar duzu? Euskalduna zara eta lana bilatu gura duzu? www.beharsarea.eus/Getxo bide erraza eta zuzena Interneten

ikusi bideoa

Getxoko akademietan euskara bizi

Getxoko akademietan euskara bizi

Aholkularitza psikopedagogikoa, eskola-laguntza, eskola-orduz kanpokoak, musika, dantza, eskulanak,  pintura-tailerrak, euskara-ikastaroak, etab. Horien guztien berri izateko, liburuxka hau prestatu dizuegu, eskaintza euskaraz duten akademien eta zentroen gaineko informazioa biltzen duena.

AKADEMIAK EUSKARAZ: ikus 2016ko liburuxka BERRIA

 NEGURITIK BIZKAIA ZUBIRA

NEGURITIK BIZKAIA ZUBIRA

Ezagutu Getxoko auzorik berrienetako toponimia berezia, bertako etxe eta jauregietako arkitektura iraultzailea; ezagutu zelan aldatu duten bertan bizi izan diren pertsonek Bizkaiko historia, baita tokiko flora eta fauna berezi eta bakarra ere.

12 minutu inguruko bideo honek paseatzera animatzen gaitu. Ibilbidea Negurin hasiko dugu, eta itsaso albotik gizadiaren ondarea den Bizkaia zubiraino iritsiko gara.

 Ikusi bideoa: Karmen elizatik Bizkaia Zubira

Neguriko ibilbidea

 

 

 

PORTU ZAHARRETIK AIXERROTARA

PORTU ZAHARRETIK AIXERROTARA

Bideoak, Bizkaian hain ezaguna den Portu Zaharretik abiatuta, arrantzale auzoan gora, apurka, Getxoko sinbologian sartu den Aixerrotaraino garamatza. Inguru berezi eta polit honetatik ibilbide gidatua egiteko aitzakia paregabea duzu zure aurrean.

Gure historia. Tokien izenak, geologia eta azken baten Getxoren iragana eta gaur egungo izaera azaltzeko balio duten hainbat jakingarri topatuko dituzu ondorengo lotura honetan.

 

 Ikusi bideoa: Portu zaharretik Aixerrotara

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +