Eskola antzerkia

Eskainitako jardueraren, eskolako antzerkiaren, helburu nagusia jarduera horren berezko pedagogia- eta jolas-funtzioak garatzea da, Eskolako Antzerki Jardunaldian nahiz ikastaroetan parte hartzen duten ikasleen onerako.

Jolas eta erantzun modura ulertzen den antzerki-jardueraren bidez, arazoak konpontzen ikasten da; halaber, autoestimua areagotzen eta pertsonen garapen fisiko nahiz intelektuala, sozializazioa eta enpatia sustatzen laguntzen du. Era berean, antzerkia arte-ikuskizuntzat jotzen da, arte konplexu eta kolektibokoa. Horrez gain, prestakuntza-izaera nabarmena dauka, norberaren sorkuntza-gaitasuna sustatzen duena eta hori gizarteratzen laguntzen duena; hori guztia askatasunaren, elkarrenganako errespetuaren, lankidetzaren nahiz zorroztasunaren arauak betez. 

Erabiltzen den metodologiak sail desberdinak jorratzea dakar, hala nola desinhibizioa, adierazpen dinamikoa, plastikoa, musikala, dramatikoa eta jolas dramatikoarena, betiere antzerkiaren kontzeptua jolastzat hartuz.

Gainera, aztergai dugun jarduera burutze aldera aintzat hartu diren irizpideen artean honako hauek dira aipatzekoak: alde batetik, gauzatutako helburu eta metodologia; bestetik, baterako hezkuntzaren ikuspuntua eta balio ez-sexistak sartzea. Baterako hezkuntzaren garrantzia nabarmentzen da bereziki; izan ere, pertsonen garapen osoa mesedetzen du, bakoitzaren sexua edozein dela ere. Gauzak horrela, eskaintzen den antzerki-jardueran baterako hezkuntzaren ikuspuntua sartzen da; horretarako, genero-estereotipoak kentzen laguntzen duten eredu alternatiboak azaltzen dira.

Jarduera borondatez eskatzen duten ikasleentzat izango da, Getxo udalerriko edozein ikastetxe publiko eta pribatu-hitzartutan egonda, Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailan badaude. Dena den, lehentasuna emango zaie aipatutako lehen bi mailakoei.

2016-2017 ikasturtean, 27 ikastaro eman dira guztira, eta 2016ko urriaren lehen astean hasi ziren, hain zuzen.

Ikastaroak euskaraz eta gaztelaniaz ematen dira eta, oro har, eskolaz kanpoko orduetan eta eskola-egunetan gauzatzen dira.

GUABEk eskainitako jarduera. Ikastaroak antzerki-irakaskuntzako hiru adituk ematen dituzte, Eusko Jaurlaritzako Arte Dramatikoaren Zerbitzuan diplomatuak edo beste erakunde publiko batean titulu homologatua dutenek, hain zuzen ere: Marga Vázquez, Myriam Rodet eta Rafael Villa.

Getxoko 35. Eskola Antzerki Topaketak

Antzerki-ikastaroen egutegia:

 

Marga Vazquez:

  • Astelehena:
     - CEIP ZUBILETA (5.-6. /Euskara): 12:30 -14:30 (120 minutu)
  • Asteartea:
    - CEIP ZUBILETA (3. eta 4. / Euskara) 12:30 – 14.30 (120 minutu)
  • Asteazkena:
    - J.B. Zabala (3., 4. eta 5. /Euskara) 16:00 – 17:30 (90 minutu)
  • Osteguna:
    - Gobela ikastola (6. / Euskara) 13.00-14.00 (60 minutu)
    - Gobela ikastola (3. / Euskera) 14.00-15.00 (60 minutu)
  • Ostirala:
    - GEROA IKASTOLA (4. /Euskara) 12:30 – 13:30 (60 minutu)
    - GEROA IKASTOLA (3./ Euskara) 13:30 – 15:00 (90 minutu)
    - GEROA IKASTOLA (5. eta 6. / Euskara) 16:30 – 18:00 (90 minutu)

Myriam Rodet:

  • Astelehena:
    - San Ignacio (3. / Gaztelania) 12:30 – 14:30 (60 minutu)
    - San Ignacio (4. / Gaztelania) 13:30 – 14:30 (60 minutu)
  • Asteartea:
    - San Ignacio (5. eta 6. / Gaztelania) 13:00 -14:30 (90 minutu)
    - Larrañazubi (3. eta 4. / Gaztelania) 15:00 -16:45 (105 minutu)
    - Divina Pastora (5. eta 6. / Gaztelania) 17.00 - 18.00 (60 minutu)
  • Asteazkena:
    - Romo Eskola (5. eta 6. / Gaztelania) 12:30 -13:45 (60 minutu)
    - Romo Eskola (3. / Gaztelania ) 13:45 – 15:00 (60 minutu)
    - Larrañazubi (5. eta 6. / Gaztelania) 15:00 -16:30 (90 minutu)
  • Osteguna:
    - Romo Eskola (4. / Gaztelania) 12:30 - 14:00 (90 minutu)

Itxaso Bastero

  • Astelehena:
    - Andra Mari (5. / Euskara) 12:30 - 14:00 (90 minutu)
    - S. Nikolas (5º / Euskara) 16:30 – 18:00 (90 minutu)
  • Asteartea:
    - Andra Mari (3. / Euskara) 12:30 – 14:30 (120 minutu)
    - S. Nikolas (6. / Euskara) 16:30 – 18:00 (90 minutu)
  • Asteazkena:
    - Andra Mari (4./ Euskara) 12:30 – 14:00 (90 minutu)
  • Osteguna:
    - Andra Mari (6. / Euskara) 12:30 - 13:45 (75 minutu)
    - La Divina Pastora (3. eta 4. / Gaztelania) 14:00 - 15:00 (60 minutu)
    - S. Nikolas (4. - Euskara) 16:30 - 18:00 (90 minutu)

Jardueraren barruan, Eskolako Antzerki Jardunaldia antolatzen da. Jardunaldia maiatzean edo ekainean garatzen da, Kultur Etxeak kudeatzen duen lokal batean antzezten da, eta hainbat antzezlan taularatzean datza.

Alerta Laranja

Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (Asteazkenak 17)

Gomendioak

Abisu horiak:

- Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak asteazkeneko 04.00etatik 06.00etara eta 16.00etatik 18.00etara eta osteguneko 04.00etatik 07.00etara eta 17.00etatik 19.00etara

- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan osteguneko 00.00etatik 24.00etara

 

 

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +