Berriak

2016an Udaleko Hezkuntza arloak

2017/02/15

2016an Udaleko Hezkuntza arloak 575.000€ inbertitu zituen

Getxoko Udaleko Hezkuntza arloak 575.000€ inbertitu zituen 2016. urtean udalerriko ikastetxeetan egikaritze-egoeretan, obretan, programetan eta diru-laguntzetan, joan den urteko saileko memorian jasotzen denez. Zifra horretan ez dira sartzen beste udal departamentu batzuek ere arlo horretan egiten dituzten gastuak (Langileria, Informatika, udal eraikinak...).

Getxoko Udaleko Hezkuntza Sailaren eginkizun nagusia da, legeak udalerriei esleitzen dizkien eskumenak kontuan izanik, Haur Hezkuntzako 2. zikloko, Lehen Hezkuntzako edo Hezkuntza Bereziko ikastetxe publikoak kontserbatu, mantendu eta zaintzeko lanak egitea, baita hezkuntza administrazioarekin lankidetzan aritzea ere. Udal-eskumeneko zentroak ondorengo hauek dira: Andra Mari (Andra Mari + Saratxaga), Larrañazubi, Romo, Juan Bautista Zabala (J.B. Zabala + San Martín), Zubileta, San Ignacio, Geroa Ikastola, Gobela Ikastola, Egunsentia Haurreskola eta HHI. 

Gastu arrunten kapituluan –makinak konpontzea, mantentze lanak, hornidurak, gas eta gasolio kontsumoa ...– 99.000€ inbertitu ziren eta Obratan 167.000 €, gutxi gorabehera.64.750€ esleitu zituzten Hezkuntzarako  diru-laguntzetarako,  eta Hezkuntzako gastu orokorretarako familiei emandako diru-laguntza 115.965€koa izan zen. Beste Programetara 68.000€ bideratu ziren (Julio Caro Baroja BHIn ikasteko gelak irekitzea eta  Romo, Andra Mari eta Zubileta ikastetxeetan erabilera publikora irekitako kirol-instalazioak zaindu eta kontrolatzea eskola-ordutegitik kanpo), eta Eskola Antzerkia eta Antzerki Jardunaldiak egiteko 60.000€ esleitu ziren.

Getxon 2016/2017 ikasturteko eskolako erroldan 7.640 ikasle daude (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH, Batxilergoa eta Heziketa zikloetan), publikoetan zein pribatuetan. %51k D ereduan ikasten du(3.939), %22k B ereduan(1.666)  eta %27k A ereduan.

Alerta Laranja

Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (Ostegunak 18)

Gomendioak

Abisu horiak:

- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (GAUR)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 04etatik 06etara eta 16etatik 18etara (Asteazkenak 17)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (Ostegunak 18)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 04etatik 04etara eta 17etatik 19etara (Asteazkenak 17)

 

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +