Hezkuntza sistemaren egitura

Haur Hezkuntza (0 eta 6 urte artean)

  • Borondatezkoa da.
  • Administrazio publikoek bermatu eta koordinatuko dute postuen eskaintza.
  • Bi ziklotan banatuta dago:
    - 0 eta 6 urte artean
    - 3 eta 6 urte artean

Oinarrizko Hezkuntza (6 eta 16 urte artean)

  • Derrigorrezkoa eta doakoa da.• Helburua: pertsona guztiak prestatzea, norbanako moduan garatu eta pertsona izateko, hiritar aktibo izateko eta gizarteratzeko, eta, oinarrizko gaitasunak lortuta, helduaroan sartzeko.
  • Helburu hori lortzeko, norbanakoen ezaugarrietara egokitzen da hezkuntza, eta azken mailetan hainbat programa sartzen dira, besteak beste, curriculum aniztasunekoak eta hasierako lanbide prestakuntzarakoak.
  • Lehen Hezkuntzan ikasturte bat gehiago egin daiteke, eta DBHn, berriz, bi gehiago. Hortaz, Oinarrizko Hezkuntzan 18 urte bete arte egon daiteke. 
  • Irakasgai guztiak gaindituta, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua lortzen da. Gero, titulu horrekin, Batxilergoa eta erdi mailako heziketa zikloak ikas daitezke.
  • Bi etapatan banatuta dago:
    - Lehen Hezkuntza: Hiru ziklo ditu, eta ziklo bakoitzak bi maila.
    - Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH): lau maila.

Derrigorrezkoaren Ondoko Bigarren Hezkuntza

  • Batxilergoa
    - Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Gradua tituluarekin sartzen da.
    - Hiru modalitate daude:
      1.- Teknologiak eta Zientziak
      2.- Humanitateak eta Giza Zientziak
      3.- Arteak: bi bide. Arte plastikoak, diseinua eta irudia. Arte eszenikoak, musika eta dantza.
    - Bi ikasturte dira, baina lau ikasturtetan ere egin daiteke
    - Amaitzean, batxiler titulua lortzen da, eta horrekin unibertsitatean edo goi mailako heziketa zikloetan sar daiteke.
  • Erdi Mailako Berariazko Lanbide Heziketa
    - Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun tituluarekin edo berariazko sarbide probaren bidez (17 urtetik gorakoak) sar daiteke.
    - Ez du iraupen finkorik, ikasturte eta erditik bi ikasturtera bitartean.
    Bigarren Hezkuntzaren Ondoko Ikasketak
  • Goi Mailako Berariazko Lanbide Heziketa
    - Batxiler tituluarekin edo 20 urtetik gorakoentzako berariazko sarbide probaren bidez sar daiteke.
    - Ikasturte eta erditik bi ikasturtera bitartean irauten du.

Unibertsitate

Alerta Laranja

Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (Ostegunak 18)

Gomendioak

Abisu horiak:

- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (GAUR)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 04etatik 06etara eta 16etatik 18etara (Asteazkenak 17)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (Ostegunak 18)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 04etatik 04etara eta 17etatik 19etara (Asteazkenak 17)

 

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +