Berriak

Getxok bere aurrekontuaren %0,7

2017/11/03

Getxok bere aurrekontuaren %0,7 lankidetzara zuzentzen du eta Garapen Iraunkorreko Helburuen aldeko lana sustatzen du

Bigarren urtez jarraian Getxoko Udalak bere aurrekontuaren %0,7a, 600.770€, zuzenduko du Garapeneko Lankidetzako sailera, era horretan 2016/2019ko Legealdi Planak aurreikusitakoa betez, 49 ekintza adierazgarrien artean.  Horrela udalerriak “bere konpromiso solidarioa sendotzen du Lankidetzarekin eta baita Garapen Iraunkorreko Helburuen aldeko lan ildoa ere, hainbat jardueraren bitartez, horien artean, diru-laguntzen deialdiarekin, sentsibilizazio lanarekin, besteak beste, aurten 20 urte beteko dituen Getxotik Mundura Mundutik Getxora ospatzearekin, eta lan koordinatuarekin. Hori udalerrian Lankidetza Lan Taldean, eta beste entitate batzuekin, esate baterako Euskal Fondoan eta Platforman egiten da. Oso pozik eta harro sentitzen gara lan horretarako beti edukitzen dugulako GKEen laguntza”, azaldu du Irantzu Uriartek, Garapeneko Lankidetzako zinegotziak.   

Helburu horiekin Udalak aurten berriro 391.737€ zuzendu ditu diru-laguntzen deialdira eta horietatik 320.000€ banatuko ditu,  txirotutako herritan lankidetzako proiektu, udalerrian sentsibilizazioko, giza ekintzako eta larrialdiko 12 laguntzaren artean. Lankidetzako proiektu horiei esker  52.727 pertsonak  (horietatik 45.016 emakume) “horien gaitasunak handituko dituzte, hezkuntza, emakumeen jabekuntza, tokiko garapen, ura ,eta osasun arloetan sustatuta. Era berean, lau GKE sentsibilizazio proiektuak eramaten ari dira aurrera getxotarren artean aurten. Edizio honetan 25 urte betetzen dituen deialdia oso garrantzitsua da Udalak lankidetzaren alde egiten duen lanerako, esparru desberdinetan lan egitea ahalbideratzen duelako”, gehitu du zinegotziak. 

Diruz lagundutako proiektuak

Txirotutako herrialdeetan aurrera eraman beharreko proiektuetarako diru-laguntzak hurrengoak dira:

  • 46.000€ San Martín de Tours& Misio Taldearentzat eta Mufungako Lagunen Fundazioarentzat, Kansenyan eskolaratze proiektu baterako (R.D.Congo)
  • 29.000€ Zabalketarentzat, Peruko Amazonaseko ohianeko neskatoen arreta integraleko proiektu baterako.  
  • 29.000€ Entre Amigos-Lagun Artean Guatemalako sololateca emakumeen jabekuntzarako  (Guatemala)
  • 29.000€ Ferrer Fundazioarentzat, Indiako Anantapurren etxebizitzen proiektu baterako.
  • 28.900€ Medicus Mundirentzat, Osasuna sustatzeko Coatepequen, (Guatemala).
  •  28.900€ Ayuda Más taldearentzat Ekuadorreko Mantako auzo baztertuak hobetzeko
  • 28.900€ Mugarik Gaberentzat, Nikaraguako emakumeak sendotzeko
  • 28.900€ KCD-rentzat Nikaraguako gazteen ahalmenak hobetzeko
  • 27.400€ Farmamundirentzat, Maliko Cayeseko osasu sexualaren artatzea hobetzeko (Mali)
  • 24.800€ Alboanentzat, Peruko Amazonasen ekoizpen garapena sendotzeko  
  • 10.400€ Educorentzat Bolibiako nekazari-emakueen jabekuntzarako
  • 9.000€ ECCA Romo taldearentzat, Telemako buru-osasun zentrorako (R.D.Congo). 

Sentsibilizazio atalean, 60.137€ banatuko dira:

  • Zabalketak 20.000€ eskuratuko ditu SolidariaUP proiektuaren hirugarren faserako.
  • KCDek 16.900€ Elkartasuna eta Giza Eskubideak gizarte-zinemaren bitartez sustatzeko.
  • UNESCO Etxeak 16.600€ Eman minutu bat Giza Eskubideen alde lelopeko programa aurrera eramaten jarraitzeko, oraingoan hezkuntza inklusibo eta ekitatiboaren aldeko eskubidearen inguruan.
  • Medicus Mundi Bizkaia elkarteari 6.637€ Komikiaren bitartez indarkeria sinbolikoa lantzen duen Nire gorputza nire erabakia programarako. 

Giza ekintzako jardueran, Bikartek 800€ jasoko ditu, eta Ukrania Gazteak eta Chernobileko Umeak elkarteek 400€ bana, udan adin gabekoen harrera programak aurrera eraman ditzaten.       

Azkenik, Larrialdiko laguntzen atalean, aurten 10.000€ko bat bidali da Kolonbiara, uholdeek eragindako kalteei aurre egiten laguntzeko. 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +