Berriak

SolidaridUP ekimenean

2017/02/20

SolidaridUP ekimenean parte hartzen duten komertzioek beren zeregina bideo batzuen bitartez zabalduko dute

Udalak 32.000€ eman du proiekturako (42.463€ko zenbatekoa), Garapenerako Lankidetzarako urteko deialdien bitartez, 13.000€ 2015ean, eta 19.000€ 2016an. Hurrengo taldeek ere parte hartzen dute:  Sahararen aldeko ATFAL elkartea,  San Martín de Tours Misioetako taldea , Ayuda Mas, BILADI elkartea, Ecca Romo, Educo, Entreamigos-Lagun Artean, Perualde, eta Taldeka Lagunduz. 

Komertzio parte-hartzaileak

Une honetan merkataritzako lau alorrek hartzen dute parte ekimenean hurrengo eran:

  • “Bat erosi, bat utzi”: parte hartzen duten  liburu-dendek (Trola, Itxas-Ikus) otzara bat egokitu dute, liburu bat erosten dutenek beste bat utz dezaten. Horrela zailtasun ekonomikoak dituzten pertsonek hartu ahal izango dute edo bestela Liburu Erabiliaren Azoka Solidariora bidal daiteke.
  • “Kafea zain”: ekimen hau parte hartzen duten tabernetan (La Kazuela, Cosmo, La Plaza) kafe bat ordainduta uztean datzan, egoera ekonomiko zaila dutenentzat .
  • “Ez bota, berrerabili!”: parte hartzen duten argiztapen dendetan (Esesumaga Iluminación, Iluminación Villamonte) lanpara bat erosterakoan, zaharra ematen da, hori birziklatu eta ondoren, San Martin de Tours GKEak abenduan Algortako parrokian antolatzen duen azokara eramateko. Hortik ateratzen den diru-zenbatekoa Kongoko Errepublika Demokratikoko proiektu batera bidaliko da. 
  • “Zuretzat ordainduko dut”: bezeroek parte hartzen duten ile-apaindegietan (Tomás Martín Drybar, Goiatz Estilista, Itziar Olabarri) 5€ ipintzen dituzte ile mozketa baterako hori ordaindu ezin duten pertsonentzat. Zentroek gainontzekoa jartzen dute. Caritasek zerbitzua hori behar duten pertsonen artean banatzen du, Zabalketak diseinatutako txartel batzuekin. 

Ekimen solidario honetan parte hartu nahi duten establezimenduak harremanetan sar daitezke Zabalketarekin,  helbide elektronikoan edo 944 64 36 94 telefono zenbakian. Informazio gehiago: http://zabalketa.org/actuaciones-especiales/solidaridup/.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +