Euskal Fondoa

Euskal Fondoa Lankidetza Deszentralizaturako koordinazio eta laguntza tresna bezala eratu da, hau da, Euskal Herrian Garapen Bidean diren Herrialdeetako instituzio, erakunde sozial eta komunitateekiko harreman solidarioen alde diharduten esperientzia lokalak biltzen dituen Lankidetzareko tresna.

Beti ere Euskal Herriko Garapenerako Lankidetza Lokalaren esparruan, Asoziazioak bere kideek lankidetzareko eragile aktiboen papera hartu dezaten bultzatzen du. Guzti hori programekiko autonomia eta identifikazio lokala mantenduz, eta ekimen bateratu, informazio eta esperientzien elkar trukaketa, asistentzia teknikoa, eta abarren bidez eraginkortasun handiago bat lortu asmoz..

Garapenerako Lankidetzara eskainitakoaz gain Euskal Fondoa justizian, berdintasunean, tolerantzian oinarritzen diren elkarbizitza baketsurako baloreak sustatzen, eta guztiok bizitza sozial, kultural eta politikoan aktiboki parte har dezagun bultzatzen saiatzen da.

Hitz gutxitan, Asoziazioaren helburua zera da: Herrien arteko desberdintasun egoera latzaren oinarri eta ondorioetaz herritarrak sentsibilizatzea batetik eta munduko ordunu berri justuago eta solidarioago bat ezartzeko elkarlanaren beharra transmititzea bestetik.

 

Getxoko Udalak Nikaraguako TipiTapan

Euskal Fondoa duela hamar urte baino gehiagotik jardun da lankidetzan Popol´Na Fundazioarekin, demokrazia parte-hartzailean eta tokiko autonomian oinarritutako kultura munizipalistaren sustapenean. Ekimen honek tokiko garapena bultzatzen du, baliabideak lortu eta bideratu eta udal kudeaketaren markoan proiektuak gauzatzeko. Tipitaparen kasuan, prozesu horrek auzoetako, gremioetako eta erakundeetako liderren parte hartzea izan du; horiek guztiek Diagnosi Parte-hartzaile bat eta Udal Garapenerako Plan bat prestatzea eragin dute.

Tipitapa udalerriak 975 km2-ko azalera du. Managuako departamentuaren ipar-mendebaldeko sektorean dago, eta udalerritik handiena da, lurralde-azalerari dagokionez. Biztanleria kontuan hartuz gero, berriz, 109.000 biztanlerekin, bigarrena da departamentu osoan, eta zortzigarrena Nikaragua osoan.

Azpimarratu behar da udalerriko merkataritza- eta zerbitzu-jarduera oso handia dela, eta horrek eragiten duela 10.000 pertsona gehiagok Managuatik Tipitapara bizitzera joatea, beren jarduera ekonomikoa bertan garatzeko.

2001. urtean, Euskal Fondoak Tipitapako Udal Alkatetzarekiko lankidetza abiarazi zuen, Popol´Na Fundazioaren bidez, guztira 180 parte-hartzaileri zuzendutako Hiri Gaikuntza eta Trebakuntza Programa batekin. 180 parte-hartzaile horiek funtsezko eragiletzat hartu ziren Tipitaparen tokiko garapena lortzeko (eskualdeko eta auzoetako 80 lider baino gehiago, eta 100 agintari eta udal funtzionario baino gehiago). Udal agintariei 2001eko azaroan egindako kontsultan adierazi zen ezinbestekoa zela udal plangintza ahalbideretzeko tresnak indartzea: lurzoruaren erabilerarako plana, lurralde antolamendurako plana eta udal garapenerako plana eta kudeaketa orokorra.

Tipitapako diagnosia eta udal garapenerako plana (amaituta)

  • Nork egina: Popol´Na Fundazioa
  • Euskal Fondoak 2002an egindako ekarpena: 40.230€
  • Emaitzen laburpena:  Tipitapa udalerriaren Garapenerako plan bat egin da, auzoetako liderren, gremioetako ordezkarien eta erakundeen parte-hartzearekin; Udal Garapenerako Batzordea eratu da; Lurzoruaren erabilerarako plan bat prestatu da, unitate exekutatzeile bat kontratatuz; Lurralde Antolamendurako Plan bat egiten lagundu da
  • Udal Alkatetza egiten ari den ahaleginak babestea eta koordinatzea lortu zen, 2001-2004 aldirako hautetsia izan zen Cesar Vazquez irakaslearen gidaritzapeko udalbatzaren gobernu-kudeaketak eraginkortasun handiagoa izatea ahalbidetzen duten mekanismoak indartuz.

Zerga-bilketa indartzea eta zergak berrinbertitzea (amaituta)

  • Nork eginaa: Popol´Na Fundazioa / Tititapako alkatetza
  • Euskal Fondoak 2003. urtean egindako ekarpena: 43.900,00 €
  • Getxoren ekarpena: 43.900,00€
  • Alkatetzak zerga-bilketarako dituen baliabide teknikoak eta giza baliabideak indartzea, eta zergapekoen datu-base bat egitea; Gizartea urteko Udal Aurrekontuen prestaketan parte hartzeko gaitzea eta sentsibilizatzea; Hondakinak biltzeko udal zerbitzuen ordainketa %40 areagotzea; Alkatetzaren diru-sarreran %19.80 areagotzea; Zergapekoen kopurua areagotzea (1.185 2004ko azaroan)

Udalerri arteko garraioa hobetzeko programa (amaituta)

  • Nork egina: Popol´Na Fundazioa / Tipitapako alkatetza
  • Euskal Fondoak 2004. urtean egindako ekarpena: 55.283€
  • Getxoren ekarpena: 41.920,00€
  • Laburpena: Tipitapako alkatetzak udalerri arteko garraioaren arazoari aurre egiteko duen gaitasuna indartzea, arazo nagusiak identifikatuko dituen eta irtenbide egokiak proposatuko dituen bide-antolamendurako plan baten bidez: kontrol egokiak, seinaleen kokapena eta tipifikazioa,... hiriko bide-zirkulazioa modernizatzea lortzeko.
  • Onuradunak: erakundeetako langileak, merkatariak, garraio-sektoreko kideak, zona frankoko langileak. Onuradunak guztira: 9.174 pertsona.

Udal plangintza indartzea Tipitapan (amaituta)

  • Nork egina: Popol´Na Fundazioa / Tipitapako alkatetza
  • Proiektu horretara xedatutako zenbatekoa (2005): 38.910,00€
  • Getxoren ekarpena: 39.788,00€
  • Xedeak: Planifikaziorako Unitate Tekniko bat eratzea; zaintza- eta kontrol-sistema bat; inbertsioen eta zerbitzuen ikuskaritza soziala; eta Tipitapako Udal Garapenerako Planaren baliabideak kudeatzeko plan bat.
  • Laburpena: Tipitapako alkateari udal estrategia planifikatzeko prozesuarekin jarraitzea sustatzea, Udal Garapenerako 2003-2013 Planari jarraipena eta kontrola eman behar duen Unitate Teknikoa indartuz;Udal Garapenerako Batzordea sustatzea eta herritarren parte-hartzea sustatzeko unitatea bultzatzea.
  • Onuradunak: Tipitapa udalerria (gutxi gorabehera 120.000 biztanle).

Ingurumena babesteko eta tokiko arriskua kudeatzeko ahalmenak sendotzea (amaituta)

  • Egileak: POPOl´NA fundazioa / Tipitapa udalerriko alkatetza
  • Proiekturako dirua (2006): 68.095,70€
  • Getxoren ekarpena: 46.700,00€
  • Helburuak: Udalerriaren garapen iraunkorra bultzatzea, ingurumena babesteko eta tokiko arriskua kudeatzeko gaitasunak sendotuz, biztanleei hondamendien aurrean babes neurriak betetzea bermatuz. Gainera, oinarrizko ekintzak irakasten dira, udalerrian ingurumenaren kudeaketa eraginkorra egin ahal izateko.
  • Proiektuaren laburpena: Tipitapa udalerriko 13 komunitate eta 8 auzo ingurumena eta arriskuaren tokiko kudeaketa gaietan prestatzea, baliabide naturalak behatzeko, zaintzeko eta babesteko helburuarekin, eta hondamendien aurrean sortzen diren egoerak eraldatzeko beharrezkoak diren ekintza lerroak finkatzeko asmoz.
  • Onuradunak: Tipitapa udalerriko 21 komunitate eta auzo; Alkatetzako Ingurumen Arloko eta Herri Babes Arloko langileak.

Yurín Ordóñez auzoan euri uren drainadurako obren eraikuntza (amaituta)

  • Egilea: Tipitapa udalerriko alkatetza
  • Proiekturako dirua (2007): 78.201,08€
  • Getxoren ekarpena: 48.101,00€
  • Helburuak: Yurin Ordóñez auzoan uholde arriskuak prebenitzea eta biztanleen osasuna babesteko aurreneurriak.
  • Proiektuaren laburpena: Arro nagusian, Orente Centeno auzotik datorrena, euri uren drainadura eraikitzea. Auzo horiek zeharkatzen ditu. Ur horiek lurpeko tutu batek bideeratuko ditu, uholderik ez gertatzeko.
  • Onuradunak: Yurin Ordóñez auzoko bizilagunak.

Oronte Centeno auzoan euri uren drainadurako obren eraikuntza (amaituta)

  • Egilea: Tipitapa udalerriko alkatetza
  • Proiekturako dirua (2008): 158.279,57€
  • Getxoren ekarpena: 48.101,00€
  • Helburuak: Sektore honetan lurpetik doazen euri eurek sortzen dituzten uholdeak murriztea. Izan ere, etxebizitzetan eta komunetan sartzen dira eta osasunaren aurkako egoerak sortzen dituzte, bizilagunen osasunarentzat arriskutsuak diren bektoreak hazten direlako.
  • Proiektuaren laburpena: Oronte Centeno auzoan ingurumeneko saneamendurako oinarrizko azpiegitura eraikitzea. Horretarako, euri uren drainadurako 500 metro lineal eraikiko dira, euri urak bideratzeko eta etxebizitzetan uholderik ez gertatzeko. Oronte Centeno auzoko bide sarea birgaitzea eta hobetzea.
  • Onuradunak: 3.808 gizon, 3.711 emakume, 694 mutil eta 783 neska. Guztira: 8.996 pertsona.

Euri drainadurako 402,82 ml eraikitzea Gaspar García Laviana auzoan (Tangara). I. Fasea

  • Egilea: Tipitapa udalerriko alkatetza
  • Proiekturako dirua (2010): 77.194,75€
  • Getxoren ekarpena: 50.025,00€
  • Helburuak: Beherakoa eragiten duten gaixotasun eta arnas gaixotasunen intzidentzia murriztea haur populazioan eta sektore zaurgarrietan. Gaspar García Laviana auzoko bide azpiegitura eta erabilerraztasuna sendotzea.
  • Laburpena: García Laviana auzoa ingurumen saneamenduko azpiegituraz hornitzea, euri drainadura eraikita etxeetara hornitutako ura bideratzeko eta etxebizitzetan uholdeak ekiditeko.
  • Onuradunak: 3.300 pertsona (1.683 emakume eta 1.617 gizon).



Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +