Berriak

Turismo

2013/08/09

Turismo

Turismo Bulegoak Kalitatearen “Q” ziurtagiria berriztatu du instalazio berrietan

Getxoko Turismo Bulegoak Ereagako hondartzan kokatuta dituen instalazio berrietan Kalitate turistikoaren “Q” ziurtagiria berriztatzea lortu du.

Uztailan egindako kanpoko auditorian, AENORek 1.000tik 909,68ko puntuazioa eman zion Getxoko Turismo Bulegoari, bere zerbitzuarentzat lehenengoz (2005ean) ziurtagiria lortu zuenetik onena.

Ignacio Uriarte Getxoko Udalaren Turismo zinegotziak adierazi duenez “puntuazio hori udal zerbitzuak egindako ibilbidearen adierazgarri argia da, eta hobekuntza iraunkorraren eta erabiltzaileei eskaintzen dizkien kalitatezko zerbitzuen adierazgarria da, arean”.

Getxoko Turismo Bulegoa, Gernika-Lumokoarekin eta Zarautzekoarekin batera, Euskadin lehenengoak izan ziren ICTE-Espainiako Kalitate Turistikorako Institutuak ematen duen  Kalitate turistikoaren “Q” ziurtagiria lortzen. Ordura arte, Estatuan hiru bulegok baino ez zuten ziurtagiria (Zaragoza, Vielha-Lleida eta Cartagena-Murcia). 

Instalazio berriak

Joandako ekainaren 24tik, arreta eta informazio turistikoaren zerbitzua Ereagako hondartzan dauden instalazio berrietan eskaintzen da.

180 m2-ko gunea da, barruko diseinu oso zainduarekin, non fatxada egiteko material nobleak erabili diren, egurra esaterako.

Bisitari eta turistentzako arreta guneari garrantzi handia eman zaio; leku zabala eta argia da, itsasoari begira dagoena beirate handietan zehar.

Zerbitzuaren alorrari dagokionez, eta irailaren 15era arte, Turismo Bulegoa egunero 10:00etatik 20:00ak arte egongo da zabalik, etengabean.

Alerta Laranja

Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (Ostegunak 18)

Gomendioak

Abisu horiak:

- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (GAUR)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 04etatik 06etara eta 16etatik 18etara (Asteazkenak 17)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (Ostegunak 18)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 04etatik 04etara eta 17etatik 19etara (Asteazkenak 17)

 

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +