Logo Ayuntamiento Getxo

Euskara
  • Castellano
  • Euskara
Twitter
getxo.eus
  • BENTARANOA
  • BENTA
  • BITAKORA
Hasiera  BENTARANOA  BITAKORA  Benta-ko prozesuan parte hartu duten herritarrek balio anitzeko gunea, barneratzailea eta belaunaldien artekoa proposatzen dute

Benta-ko prozesuan parte hartu duten herritarrek balio anitzeko gunea, barneratzailea eta belaunaldien artekoa proposatzen dute

BentaraNoa

#Bentaranoa proiektuaren bitartez, Udalak Getxoko herritarrak gonbidatu zituen –udalerriko auzokideak, lekuaren historiarekin lotuta zeuden pertsonak, elkarteak, agente sozialak eta enpresakoak, besteak beste- beraien jakituria partekatu zezaten galdera egokiak eginez, eta espazio ezberdinetan egingo diren (aurrez aurrekoak eta digitalak) topaketa eta elkarrizketetan parte hartuz. Herritarrei eskatu diegu gu hartzea, entzutea eta proposamena ulertzea, parte har dezaten eta euren ideiak konta ditzaten. Eta, benetan, azpimarratzekoa da izandako parte-hartzea.

Prozesuak iraun duen lau hilabeteetan, 95 lagunek higiezinaren etorkizunaren inguruko ekarpenak egin dituzte. Haiekin harremanetan jartzeko arlo analogikoa eta digitala uztartu dituzte.

Proposamenean arreta jartzeko, entzuteko eta ulertzeko, parte hartzeko eta beren ideiak kontatzeko, BentaraNoa jardunaldia diseinatzen laguntzeko eta bertan parte hartzeko eskatu diegu. Eta hala egin dute. Kolektibo horrek, gutxi gorabehera, 200 ideia eta gako sortu ditu, eta horiek jaso eta ordenatu egin ditugu. Proposamen horiek guztiak hainbat kontzepturen arabera banatu dira Benta eraikina balio anitzeko gune barneratzailea eta belaunaldien artekoa sortzeko, malgutasuna eskainiko duena bertan ezaguera eta esperientziak partekatu ahal izateko.

Prozesuan parte hartu duten pertsonek hauxe eskatu dute: Guneak auzoaren identitate balioak erakutsi behar ditu, batez ere euskara eta lehen sektorearekiko harremana. Halaber, eta pertsonak elkartzeko erakargarria izateko, eskatzen dute igarobide soil bat ez izatea. “Tabernako barra mantendu eta jarduerak eskaini beharko lituzke, beti ikuspuntu sozial batetik”. 

Ondorioen egikaritze-txostena proiektuaren webgunetik esteka honetan jaitsi daiteke. Proposamenen bideragarritasuna ikuspegi teknikotik egiaztatu beharko da eta eraikinaren egokitzapena dagokion aurrekontu-saila onartzearen mende egongo da.

Proiektua errealitate bihurtzeko lanean jarraitzen dugu. Bigarren fase honetan, diseinatuko da gunea kudeatzeko inplikatutako agenteek Udalarekin eta herritarrekin izango duten harreman-eredua.

Entzute-fasean parte hartu baduzu, zurekin harremanetan jarriko gara. Oraindik parte hartu ez baduzu, bentaranoa@getxo.eus helbidean gurekin harremanetan jarri eta prozesuaren jarraipena sare sozialetan egin dezakezu #BentaraNoa traolarekin.

#BentaraNoa
(+34)94 466 01 00 Urgull s/n | 48992 Getxo | Getxoko Udalabentaranoa@getxo.eus FacebookTwitter

© 2026 Ayuntamiento de Getxo