Osoko Bilkura zuzenean

Jarraitu zuzenean apirilaren 25ko udalbatzaren emankizuna

Goiko irudiaren gainean sakatuz, Getxoko Udaleko udalbatzaren saioaren emankizuna zuzenean ikus dezakezu, 2018ko apirilaren 25koa.

  • Ordua: 16:00
  • Tokia: Udaletxeko Bilkura Aretoa

Gai-Zerrenda

  • 55.- Getxoko Udalbaltzak 2018ko martxoaren 28an egindako aurreko ohiko osoko bilkuraren akta onesteko proposamena. 

Lehendakaritza eta gizarte zerbitzuak

  • 56.- Udaltzaingoaren Araudiaren aldaketa partzialaren hasierako onespenerako proposamena. 

Ogasuna. kontuak, ekonomia-sustapena, giza baliabideak, hezkuntza, gazteria eta euskara

  • 57.- 1025/2018 zenbakidun dekretuaren berri ematea: aurrekontua gehigarrizko kredituz baliatuta aldarazi. 
  • 58.- KE/2018/06 kreditua erantsiarazteko Dekretuaren kontu ematea. 
  • 59.- Aurrekontuaren idaketak finantzatzeko asmoz 2017ko Udal Aurrekontuaren likidazioarekin lortutako diruzaintzako gerakina 2018eko denboraldian (lehenengo hiruhilekoan) gastu orokorretarako erabiltzea dela eta, finantzairaunkortasunaren txostena.
  • 60.- Gehigarrizko kreditu ematea onesteko proposamena, Getxoko Udalaren diru-laguntza izenduna Asociación “Getxo Empresarial y Comercial – Getxo Empresa eta Merkataritza” elkartearentzat, Getxo Moda 2018 deritzan ekitaldea burutu ahal dezan.

Hirigintza, obrak eta zerbitzuak eta ingurumena

  • 61.- Getxoko hiri-antolamenduko plan orokorraren 7.1.13. artikuluaren (“Hirigintza-arauak”) aldarazpen zehatza hasiera batean onesteko proposamena, sabaiaren koefizientea zenbatzeko moduari buruzkoa. 

Mozioak eta interpelazioak

  • 62.- PP alderdiko udal-taldeak aurkeztutako mozioa, Portu Zaharra–Arrigunaga kostako paseoari buruzkoa.
  • 63.- PP alderdiko udal-taldeak aurkeztutako mozioa,  Galeako Gotorlekua kontserbatzeko xedez Sustapen Ministerioko laguntzak eskatzeari buruz. 
  • 64.- GUK udal-taldeak aurkeztutako mozioa, Falcianiren atxiloketaren gainekoa.
  • 65.- GUK udal-taldeak aurkeztutako mozioa, Getxoko komun publikoen egoerari buruzkoa.
  • 66.-  GUK udal-taldearen mozioa, takillen eta autokarabanen gainekoa. 
  • 67.- Getxo-EH Bildu alderdiko udal taldeak aurkeztutako mozioa: Bizkaian egingo diren ekitaldi handien lan baldintza duinak eta euskararen presentzia bermatzea. 
  • 68.- Ciudadanos udal-taldearen mozioa, Getxon balio anitzeko txartela sortzeari buruzkoa.  

Galde-Eskeak

LEGEZKO OHARRA

Parte-hartzaileei eta bertaratuko direnei eta jakinarazten zaie ekitaldia grabatu egingo dela, eta bitartean argazkiak egingo direla; argazki zein grabazio horiek gorde, argitaratu edo zabaldu egin ahal izango dira Getxoko Udalaren Internet bidezko kanal eta plataforma ofizialetan. Halaber, bertaratuek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta horien aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte, bai eta norberaren eta familiaren intimitateari, irudiari eta ohoreari dagozkion beste eskubideak ere, honako helbide honen bitartez: Foru kalea, 1, 48992. Algorta.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +