Zinegotzien informazio-eskubidea

1. Udaleko osoko bilkura bakoitzeko aktetan  –bilkura arruntetan nahiz apartekoetan– laburrean jasotzen dira zinegotzi guztien interbentzioak. Udal Araudi Organikoaren 108. artikulua. Horrenbestez, alkatearen,  Gobernu Batzarraren, eta gobernu-ardurak dituzten zinegotzien ekimenez egiten diren erabaki-proiektuen eta proposamenen eztabaida sartu behar da barruan. Udal taldeek aurkeztu dituzten eta osoko bilkurako aztergaien zerrendan sartu diren mozioak ere jaso dira.

2. Modu berean, zinegotzien premiazko mozioak, dagokion taldeko bozeramailearen oniritziarekin, jasotzen dira. Honelako mozioak osoko bilkuran aurkez daitezke, premia-arrazoiak direla medio. Udal Araudi Organikoaren 63. artikulua.

3. Beste bide batzuk egotea gorabehera, zinegotzien informazio-eskubideak bide zehatza dauka, osoko bilkurako galderen bitartez, Udal Araudi Organikoaren 107. artikuluan arautuak. Udal Araudi Organikoaren 121. eta hurrengo artikuluek informazio batzordeak arautzen dituzte, udal talde politiko guztietako zinegotziek osatuak. Horiek dira iritziak eta proposamenak egiteko foro hurbilena. Izan ere, batzordeetan arduradun politiko eta teknikoak agertzen dira, euren kudeaketaren berri emateko, eta horrela talde politikoek egiten beharreko bultzada, kontrol eta fiskalizazio lanak ahalbidetzen dira. Gainera, Udalbatzak erabaki behar dituen gai guztiei buruzko irizpenak ematen dituzte. Udalbatzaren antolaketa eta funtzionamendua eta bertako zinegotzien estatutua Udal Araudi Organikoan  ezarrita daude, baita Udalbatzaren antolaketako erabakietan ere.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +